Eskualdearen izena Montes Negros-en aldaera da, hau da, "mendi beltzak". Eskualdeak, gaur egun, estepa itxura badu ere, izenak eskualdeak zuhaitz ugari zituela erakusten du. Zehazki, pinuz betetako eskualdea zen, Espainiako itsas industriarako moztu eta egungo paisajea sortu zen arte.