Eulie Chowdhurymi
| Eulie Chowdhurymi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Shahjahanpur (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Chandigarh, 1995eko irailaren 20a (71 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sydneyko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa, idazlea eta dozentea |
| Lantokia(k) | New Jersey Chandigarh Haryana eta Punjab |
| Enplegatzailea(k) | Maxwell Fry (en) Jane Drew Pierre Jeanneret Le Corbusier (1951 - |
| Kidetza | Britainiar Arkitektoen Errege Institutua Indian Institute of Architects (en) |



Eulie Chowdhurymi (Shahjehanpur, Uttar Pradesh, India, 1923ko urriaren 4a - Chandigarh, 1995eko irailaren 20a)[1] arkitektura orokorrean, paisajismoan eta diseinuan espezializatutako arkitekto, irakasle eta idazle indiarra izan zen. Le Corbusierrekin elkarlan estuan aritu zen Indiako Chandigarh hiria planifikatzen, diseinatzen eta eraikitzen.[2]
Arkitekturan aitzindaria da. Bere lana nazioarte mailan aintzat hartzen da, eta, zenbait iturriren arabera, Asiako lehen emakumezko arkitektoa da. Royal Institute of British Architects-en onartua izan zen lehen emakume indiarra ere izan zen.[3][1]
Biografia
Aita karrerako diplomatikoa izanda, oso gaztetatik bidaiatu zuen munduan zehar. Horrek eragin zuen heziketa akademikoan, askotarikoa eta multikulturala gertatu baizen. Chowdhury bera emakume kosmopolita bihurtu zen.
Kobeko (Japonia) Windsor House School-en graduatu zen eta Cambridge School ziurtagiria lortu zuen. Ondoren, Australiara joan zen, eta han arkitektura ikasi zuen Sidneyko Unibertsitatean,[1] baita pianoa eta kantua ere hiri horretako Julian Ashborn School of Art-eko Musika Kontserbatorioan. Ameriketako Estatu Batuetan Englewooden (New Jersey) Zeramika gradu bat ikasi zuen.
Denbora batez Estatu Batuetan lanean egon ondoren, 1951n Indiara itzuli zen, Chandigarh hiriaren diseinuaz eta eraikuntzaz arduratzen zen taldean sartuz, Le Corbusierrek 1951 eta 1963 bitartean garatutako proiektuan.[4][1]
Asian lan egin zuen emakume talde txiki bateko kide izan zen. Iturri batzuen arabera, Eulie Chowdhury izan zen Asiako lehen emakumezko arkitektoa. Hala ere, Aida-Cruz del Rosario[5] arkitekto filipinarrak ere Asian hasi zuen bere lana urte horietan, eta Perin Jamsetjee Mistri[6] eta Dora Gad arkitektoak ere haren aurretik egon ziren hamarkada bat edo gehiagoz.[7] Guztiak izan ziren arkitekturaren aitzindariak Asian.
Ibilbidea
Chandigarh hiria eraikitzeko eta ikuskatzeko arkitektura-taldea nola sortu zen azaltzen duten hainbat bertsio daude. Jatorriz India independizatu berriko lehen ministroak, Jawaharlal Nehruk, komisionatu zuen, eta Jane Drew eta Maxwell Fry arkitekto ingelesei deitu zien. Haiek Le Corbusier —Architectural Advisor kargua zuena— gonbidatu zuten proiektuan parte hartzera.[8] Beste bertsio batzuen arabera, Nehruk hasieratik deitu zuen Le Corbusier proiektuaren arduradun izateko.[9] Taldea Pierre Jeanneretek osatzen zuen, Le Corbusierren lehengusu eta lankide ohiak, baita herriko hirigile eta arkitektoek osatutako taldeak ere, M.N. Sharma, A. R. Prabhawalkar, B. P. Mathur, Piloo Moody, U. E. Chowdhary, J. L. Malhotra, J. S. Dethe, N. S. Lamba, M. S. Randhawa, R. R. Handa eta Aditya Prakya; baita P. L. Verma (ingeniari burua) eta P. N. Thapar (proiektuaren administratzailea) ere.
Chowdhuryk hiru alditan lan egin zuen Chandigarhen:
- 1951-63 eta 1968-70 bitartean. Denbora horretan, diseinatzaile-taldean aritu zen lanean, eta Home Science College, Women’s Polytechnic eta hainbat etxe diseinatu eta eraiki zituen gobernuko ministroentzat.
- 1971-76ko hirugarren aldia. Arkitekturako buru gisa aritu zen, hiria planifikatzeko bigarren fasearen kargura. Le Corbusier-ek ingelesez hitz egiten ez zuenez, Chowdhury gainera, itzultzaile eta taldeen arteko lotura-lanak egiten aritu zen.[10]
Indiako arkitektoen lanak, horien artean Chowdhury, postulatu modernoetan inspiratuak eta neurri handi batean Le Corbusierren eragina dutenak, tokiko arkitekturaren eta garatzen ari den modernitate-espirituaren adibide duinak dira. Hala ere, autore batzuek ahalegin hori gutxietsi nahi izan dute, hala nola Leonardo Benévolok honela idatzi zuenean: "Chandigarhen beste proiektugile europar edo indiar batzuek egindako eraikinek argi eta garbi erakusten dute beren pobrezia eta ohiko motibo moderno batzuen errepikapen mekanikoa" M. N. Sharma eta B. V. Doshiren lana bakarrik berreskuratuz. Autorearen arabera, nazioarteko metodoaren eta tokiko baldintzen "sintesi egokia" egin zuten.[9]
1963-65 bitartean Chowdhury Delhiko Arkitektura Eskolako zuzendaria izan zen,[1] eta denbora horretan Those were the Days, idatzi zuen, elkarrekin lan egin zuten denborari buruzko pasadizo bilduma bat. Bere bizitzan zehar argitalpen ugarirekin kolaboratu zuen, besteak beste, The Three Human Establishments (Le Corbusier) frantsesetik ingeleserako itzulpena egin zuen, baita Progressive Architecture, Architectural Design eta Casabella aldizkarietarako artikulu batzuk ere.
Harayana estatuko arkitekto nagusi gisa lan egin zuen 1970 eta 1971 artean; Chandigarh estatuko arkitekto nagusi gisa 1971 eta 1976 artean, eta Punjabeko estatuko arkitekto nagusi gisa a¡ 1976tik 1981era.[1] Urte horretan bertan, zerbitzu publikotik erretiratu zen Chandigarh-en arkitekturaren praktika pribatuan aritzeko.
Chowdhury, gainera, paisajismoaz eta altzarien diseinuaz interesatu zen. 1955ean Pierre Jeanneret arkitekto suitzarrarekin batera "Chandigarh aulkia" diseinatu zuen. Beste autore batzuek diote Kapitolioko Konplexuko eta Punjabeko Unibertsitateko Gandhi Bhavan Liburutegiko eraikinetako altzari gehienak ere Chowdhuryk diseinatu zituela.[11]
Bere bizitzan zehar, lanbidearekin lotutako hainbat elkartetako kide izan zen: Royal Institute of British Architects eta Indian Institute of Architects. Dramatic Society Chandigarh Amateur-aren eta Le Corbusier de Chandigarh Aliantza Frantsesaren presidente eta ekoizlea izan zen.[4] Arkitekturako ehun diseinu baino gehiago egin zituen, besteak beste, eraikin publikoak, tren geltokiak eta etxebizitzak. Arkitekturaz gain, antzerki aktorea eta margolaria izan zen. 1995eko irailaren 20an hil zen Chandigarhen, gaixotasun baten ondorioz.[1]
Sariak
- 1964: President’s domina, prezio merkeko altzarien diseinuengatik.[1]
Argitaratutako lanak
- Architecture.[1]
- Town Planning and Interior Design.[1]
- Man, Science and Society.[1]
- Memoire of Le Corbusier.[1]
Ikus, halaber
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Ingelesez) «Women scientists in India : lives, struggles & achievements | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Ingelesez) IAWA Newsletter. International Archive of Women in Architecture, Virginia Polytechnic Institute and State University 1989 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ «Urmila Eulie Chowdhury: India's First Woman Architect, As I Know Her» World Architecture Community.
- ↑ a b Gutiérrez Poizat, Sandra. (8 de junio de 2015). Urmila Eulie Chowdhury 1923-1995. .
- ↑ Mawis, Arch Vittoria Lou. (30 de marzo de 2019). «Filipina pioneers of design» INQUIRER.net.
- ↑ «Perin Mistri- Women in Architecture 2000 Plus: An event by The Hecar Foundation.» www.thehecarfoundation.org.
- ↑ «Dora Gad» Jewish Women's Archive.
- ↑ (Ingelesez) «Chandigarh's Le Corbusier : the struggle for modernity in postcolonial India | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «Historia de la arquitectura moderna | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Desai, Madhavi. (2016-10-14). Women Architects and Modernism in India: Narratives and Contemporary Practices. Taylor & Francis ISBN 978-1-315-45464-1. (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ Singh, Roopinder. (1 de septiembre de 2009). House that was Eulie's home. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.