Eugeni Alzibar Etxeberria [ oh 1] (Mosku , Errusia , 1997ko otsailaren 7a ) youtuberra , elkarrizketatzailea eta poeta da. Moskun jaioa, hogeita bi hilabete beteta zituela adoptatu zuen familia euskaldun batek, Eugeniren bi anai-arrebekin batera. Tolosan (Gipuzkoa) hazi zen. Aurkezle gisa aritzen da bere YouTubeko kanalean (Eugeniren Txokoa [ 1] ) eta Hamaika Telebistan .[ 2] Garun-paralisia du, eta horren ondorioz % 95eko desgaitasuna aitortu diote.[ 3]
Bizitza
Eugeni Alzibar, 2022. urtean.
Eugeni gurpil aulkian dabil, garun-paralisi batek mugatuta. Haurtzaroan ASPACEn egin zituen ikasketak.
Bideozaletasuna txikitatik datorkio, ETB1eko Betizu saiotik.[ 2]
Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioan aritu zen, eta bi kirol egin zituen: eslaloma eta boccia , hau da, petanka moduko joko bat, garun paralisia dutenentzat egokitua.[ 2]
2022ko irailaz geroztik, Gizarte Antropologiako ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean .[ 3]
Lanak
Alzibarrek orain arte egin duen proiekturik nabariena Eugeniren Txokoa da; YouTubeko kanal horretan, kultura eta kirol arloko jendea elkarrizketatzen du Eugeni Alzibarrek.[ 4] [ 5] Gainera, kanal horretan bertan, abestien bertsioak abesten ditu, bideoklipak eginda.[ 6]
Era berean, berak egindako elkarrizketa horiek eugenialzibar.com webgunean argitaratu ditu Eugenik, bere poema ugarirekin batera.[ 3]
Antzerkian ere ibilia da: Alex Tellok idatzi eta zuzendutako Jendartean bidaide antzezlanean aktore izan zen, 2015ean.[ 7]
Eugeni Alzibar, 2022. urtean.
Bestelakoak
Zerrenda
Kolaborazioak
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Zazpikoloroa CD (2011)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Zazpikoloroa DVD[ 8] (2012)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Zazpikoloroa ikuskizuna (2011-2012)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Gure Nahia Elkartasuna (2012)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Sentitu, Pentsatu, Ekin ikuskizuna (2012-2013)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Bizipoza ikuskizuna (2013-2014)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Txo, Mikmak Txikia ikuskizuna (2014-2015)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Kirolaren Irria Denontzat[ 9] (2014)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Amalur ikuskizuna (2015-2016)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Tipi Tapa, Korrika! CD (2016)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Tipi Tapa, Korrika! ikuskizuna (2016-2017)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Borobilean ikuskizuna (2017-2018)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Musua ikuskizuna (2018-2019)
Pirritx, Porrotx eta MariMotots - Bizi Dantza ikuskizuna[ 10] (2019-)
Azkaiter Pelox and friends - abeslaria (2019)
Aurkezpen-lanak
Antzerkia
Jendartean Bidaide[ 15] - (2015)
Telebista
Bideoklipak
Film laburrak
ELEKTRIZITATEA BIDEOKLIPA (Zineleku )[ 32] - Zuzendari laguntzailea (2016)
ATLAS (Zineleku )[ 33] - Gidoilaria (2017)
LA PLAZA (Zineleku )[ 34] - Zuzendaria (2018)
(G)URA (Zineleku) - Partaidetza (2019)
Oharrak
↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Alzibar formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Altzibar idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia .
Erreferentziak
↑ «EUGENIren TXOKOA - EuTxo - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-27) .
↑ a b c Lartzanguren, Edu. «Eugeni Alzibar, youtuberra: “Elkarrizketak psikologia aldetik lantzen ditut, ez kazetari ikuspuntutik”» Berria 2019-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-27) .
↑ a b c Elustondo, Miel Anjel. «Eugeni Alzibar, gaitasun handiko ezgaitua: "Antropologia ikasi, eta Psikologia masterra egitea daukat buruan"» Argia 2022-09-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17) .
↑ «barren.eus - Musikari elgoibartarrak elkarrizketatu ditu Eugeni Alzibar youtuberrak» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-27) .
↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2019-02-04). «Eugeni Alzibar: ‘Hago entrevistas porque de pequeño jugaba a ser presentador’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-27) .
↑ «Ataun Irratia | Eugeni Alzibarren bisita jaso dugu bere kantuak bertatik-bertara ezagutzeko» Ataun Irratia 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17) .
↑ «Antzerkia: "Jendartean Bidaide"» Diario Vasco 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17) .
↑ katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Zazpikoloroa ikuskizuna. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
↑ katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizipoza Auzolan Kirolaren Irria Denontzat!. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10) .
↑ [1]
↑ katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. BIZIPOZA disko berria grabatzen. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
↑ katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Kirolaren Irria denontzat. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10) .
↑ «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
↑ Eugeniren Txokoa
↑ https://www.youtube.com/watch?v=3Dckt6LdKrE
↑ «Bideoa: Hari luzeak, mataza. Goenkale | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-15) .
↑ «Bideoa: Jose Mari Olasagasti. Zuek Hor | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16) .
↑ «Vídeo: Capítulo . | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-15) .
↑ «Bideoa: Egan. Kontzertu berezia. Oholtzan | TV | TV online gratis | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16) .
↑ «Bideoa: Marino Lejarreta. Gure Kasa | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-01-16) .
↑ (Gaztelaniaz) «Eugeni Alzibar: ‘Hago entrevistas porque de pequeño jugaba a ser presentador’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-05) .
↑ katxiporretaTB - Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizipoza. (Noiz kontsultatua: 2019-01-18) .
↑ «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-10) .
↑ EUBI eta BERAIEN BERTSIOAK. UDAZKEN KOLORETAN (EUBI). (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
↑ BIZKAIA MAITE DUGUNOK! - BMD!. (2019-07-15). BIZKAIA MAITE (BMD). (Noiz kontsultatua: 2019-07-15) .
↑ a b EUGENIren ABESTIAK. (2019-03-02). ZAPALDUEN OLERKIA - (Eugeni Alzibar). (Noiz kontsultatua: 2019-04-11) .
↑ EUGENIren ABESTIAK. (2019-04-03). ILARGIA - (Eugeni Alzibar). (Noiz kontsultatua: 2019-04-11) .
↑ «EUGENIren ABESTIAK» YouTube (Noiz kontsultatua: 2020-06-14) .
↑ [2]
↑ [3]
↑ [4]
↑ Ander Chasco. Elektrizitatea bideoklip Zineleku 2016. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
↑ http://ateateatro.com/?cat=30&lang=es
↑ Kalakalab. (2018-08-17). PLAZA. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27) .
Kanpo estekak