Hajj edo Mekarako erromesaldiko irudi bat.
Erromesaldia toki sakratu batera arrazoi erlijiosoengatik egiten den bidaia da. [ 1] [ 2] Erromesaldia egiten duen sinestuna erromesa da. Hainbat erlijotan ohiko (eta batzuetan, ezinbesteko) egitekoa da; hala nola, islamean hajj edo Mekarako pelegrinazioa islamaren bost oinarrietako bat da, Koranaren musulman ahal izanez gero orok egin beharrekoa; kristautasunean, Jerusalen , Erroma eta Done Jakue bideko pelegrinazioak dira ezagunenak; eta hinduismoan , Gangeseko iturburuetara egiten dena aipa daiteke.
Euskal Herrian
Donejakue Bidea
Donejakue Bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira (Galizia ) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da, Erdi Aroan sortua. Euskal Herriak garrantzia handia du Donejakue Bidean, Iberiar penintsulaz kanpoko Europako lurretatik datozen erromesak bertatik igarotzen baitira. [ 3]
Xabieradak
Martxoaren lehen eta bigarren igandeetan, xabieradak egin ohi dira. Xabierko Gaztelu ra, hau da, Nafarroa ko patroiaren jaiolekura egiten diren erromeria handiak dira. Jendea oinez joan ohi da Nafarroako herri guztietatik. Jai honen jatorria, kolera-epidemia zela eta Foru Diputazioak 1885ean egindako promesan datza.[ 4]
Inaziotar bidea
Inazio Deuna k Azpeiti atik Erroma rako bidean Manresa n (Katalunia ) 10 hilabete egin zituen. Inaziotar bideak Euskadin zazpi etapa ditu gune hauek zeharkatzen dituztelarik: Loyolako Santutegia , Arantzazu , Zumarragako Antigua ermita, Aizkorri Natura Parkea , Arabako Lautada , Arabako Mendialdea eta Laguardia . Gero bidea Errioxa , Nafarroa, Aragoi tik igarotzen da, Manresara iritsi arte, Montserrateko monasterio ik hurbil. [ 5]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak