Encartaciones S.A. autobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa bizkaitarra da. Bizkaibus eta VAC-081 Bilbo -Castro Urdiales autobus-linea antolatzen ditu. Egoitza Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoan du.
Historia
Encartaciones S.A. 1956an sortu zen orduko Autobuses de Labanda, Autobuses Castro-Bilbao eta Herederos de Martínez de Osaba enpresak bat egin zutenean.
1991n Ariznabarreta S.A.k antolatzen zituen autobus-lineak lortu zituen: San Juan del Rompeolas -Santurtziko parkea eta La Cuesta -Santurtziko parkea. Geroago VAC-107 Bilbo -Arespalditza linea ere lortu zuen, lehen Empresa Respaldiza S.L.-ek antolatua zena.
1994ko maiatzean Bizkaibusen sartu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako autobus sarea.
VAC-081 Bilbo-Castro Urdiales
Autobus linea hau Espainiako Sustapen Ministerioak antolatua da. Bilbo eta Castro Urdiales lotzen ditu, Muskiz , Abanto-Zierbena , Ortuella , Trapagaran eta Barakaldo zeharkatuz.
1994 eta 2005 artean Bizkaibusek antolatuta zegoen, bi lineatan banatuta:
2005eko azaroan Bizkaiko Foru Aldundia ibilbidea Bizkaibus saretik ateratzea erabaki zuen, harrezkero Encartaciones S.A.k bakarrik antolatua izanda. 2008ko martxoan Kantabriako Gobernuak enpresarekin ituna sinatu zuen lineak hobetzeko.
Autobus-lineak
Ibilgailuak
Mercedes Benz O-405 Hispano VOV II
Mercedes Benz O-405N Hispano VOV II
Mercedes Benz Citaro
Mercedes Benz Integro
Mercedes Benz O-1834L Irizar Intercentury
Iveco Eurorider 35A Irizar Intercentury II
MAN Irizar Intercentury II
Volvo Sunsundegui Astral
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskal Herriko autobus enpresak