Dušan Mandić, ziriliko serbiarrez Душан Мандић (Kotor, Montenegro, 1994ko ekainaren 16a) waterpolo jokalari serbiarra da; VK Novi Beograd, VK Partizan eta Pro Recco taldeetan jokatu du[1] Montenegroko waterpolo junior taldeko partaide izan zen Serbian jokatzea aukeratu aurretik. Serbiako junior selekzioarekin, urrezko domina irabazi zuen 2011ko Waterpoloko Munduko Junior Txapelketan. Halaber, Serbiako gizonezkoen waterpolo selekzioan jokatzen du. 2012an, brontzezko domina olinpikoa eskuratu zuen, eta 2016 eta 2020an, berriz, urrezko domina olinpikoa[2].
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Dušan brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Dušan urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Dušan urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen.
Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Ohoreak
Klubekin
- VK Partizan
- Pro Recco
Sariak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Dušan Mandić the Serbian Olympic Committee-tik (serbieraz)
Dušan Mandić Instagramen