Duško Pijetlović, ziriliko serbiarrez Душко Пијетловић, (Belgrad, Serbia, (1985eko apirilaren 25a), VK Novi Beograd Waterpolo taldeko aurrelari serbiarra da. 2016an eta 2020an, urrezko domina olinpikoak, eta, 2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan, brontzezko dominak lortu zituen Serbiako gizonezkoen waterpolo selekzio nazionaletako kide izan zen. 2009 eta 2015ean, munduko titulua lortu zuen, eta, 2006, 2012, 2014, 2016 eta 2018an, Europako titulua. Pijetlovicek hiru talde desberdinekin, jarraian, Euroligako hiru titulu irabazi zituen: 2011n Partizanekin, 2012an Pro Reccorekin eta 2013an Cervena Zvezdarekin (Belgradeko Izar Gorria).
Ibilbidea klubekin
Pro Recco
2011ko irailaren 17an, Adriatiko Ligako lehen itzulian, Pijetlović eta Sandro Sukno izan ziren goleatzailerik onenak, bakoitzak hiru gol lortu baitzituen Jadran HNren aurka etxean 14-6 irabazita. Irailaren 24ko bigarren itzulian, Koper Rokavaren aurka gola sartu zuen 16-4 etxean irabazita. Urriaren 1ean, bi gol sartu zituen Adriatiko Ligan 10-7 kanpoan VK Jug-en aurka. Urriaren 8an, Adriatiko Ligako laugarren jardunaldian, Pijetlović eta bere taldekide eta herrikide Prlainović izan ziren goleatzailerik onenak, bakoitzak hiru gol lortu baitzituen Medveščak taldearen aurka 14-8 irabazita. Pijetlović bere taldeko bosgarren itzuliko goleatzailerik onena izan zen, berriro, urriaren 15ean hiru gol sartu baitzituen Primorje EBren aurka etxean 15-8 irabazita. Urriaren 22an, gola sartu zuen Euroligako taldeko Spartak Volgograd-i lehen itzulian 13-5 irabazita. Urriaren 26an, beste gol bat sartu zuen Jadran Split-en aurka 15-5 erraz irabazita, baina, oraingoan, Adriatiko Ligako seigarren jardunaldian. Urriaren 29an, Adriatiko Ligako zazpigarren jardunaldian, 13-9 etxean Mladost-en aurka irabazita, hiru gol sartu zituen. Pijetlovicek Adriatiko Ligako hamaseigarren gola sartu zuen azaroaren 5ean, Šibenik-en aurka kanpoan 14-7 irabazita. Azaroaren 9an, txapelketako bigarren gola sartu zuen Euroligako bigarren itzulian, CN Marseilleren aurka 13-4 irabazita. Baina, 3 egun igaro ondoren, azaroaren 12an, harrigarriki, bost gol sartu zituen bere taldearentzat, kanpoan 16-7 Budva M:tel-en aurka irabazita Adriatiko Ligako bederatzigarren jardunaldian. Azaroaren 26an, bi gol sartu zituen Euroligako hirugarren itzulian, VK Jadran Herceg Noviren aurka 10-8 irabazita. Azaroaren 30ean, beste bi gol sartu zituen, oraingoan, ordea, Adriatiko Ligako hamaikagarren jardunaldian 16-1 kanpoan Kotor Primorac-i irabazita. Pijetlovićek gol bakarra baino ez zuen sartu abenduaren 3an, Adriatiko Ligako hamabigarren jardunaldian Spliteko POŠKren aurka 21-0eko garaipen umiliagarri batean. Abenduaren 10eko hamahirugarren jardunaldian, bi gol sartu zituen Mornar BSplit-en aurka 20-8 irabazita. Pijetlovicek hiru gol sartu zituen abenduaren 14an Euroligako laugarren jardunaldian, VK Jadran HNren aurka 14-9 irabazita. Txapelketa nola joan ahala, Duško Pijetlovićek bere forma hobetu zuen. 2012ko otsailaren 8an, Euroligako bosgarren jardunaldian, harrigarriki, zazpi gol sartuko zituen CN Marseilleren aurka 15-7 irabazita. Zazpi gol sartuta, Euroligan ordura arte guztira sartutako bere kopurua hamalau goletaraino bikoiztu zuen. Hiru egun geroago, bere 27. gola sartu zuen Adriatiko Ligako hamabosgarren jardunaldian 9-8 etxean irabazita Jug COren aurka. Otsailaren 18an, 30ekoa egin zuen Primorje EBri 13-6 irabazita hamaseigarren jardunaldian. Otsailaren 25ean, Euroligako multzoen faseko azken txanpan, hiru gol sartu zituen Spartak Volgograden joko-zelaian 18-7 irabazi zuenean[1]. Lau egun geroago, bere taldekide Filipovićek bost gol sartu zituen Adriatiko Ligako hamalaugarren itzuliko partidan, Mornar BS-ri etxean 21-5 erraz irabazita. Martxoaren 3an, Pijetlovicek gola sartu zuen Adriatiko Ligako joko-zelaian Mladost-en aurka 12-7 irabazita.
Ibilbidea selekzioarekin
Urtarrilaren 16an, Europako Txapelketan Pijetlovicek lehen partidan bi gol sartu zituen Espainiaren aurka 8-5 irabazita. Bigarren partidan, urtarrilaren 17an, lau gol sartu zituen bere selekzioarentzat Alemaniari 13-12 irabaziz. Urtarrilaren 19an, Kroazia Europako txapeldunaren aurkako partida zail batean, bi gol sartu zituen 15-12 irabazita. Urtarrilaren 21ean, laugarren partidan, Pijetlović izan zen goleatzailerik onena lau golekin, Errumaniaren aurka 14-5 irabazita. Urtarrilaren 23an, A multzoko azken jardunaldian, Serbiak Montenegroren aurka 11-7 galdutakoan, Pijetlovicek bi gol sartu zituen. Duško Pijetlovicek 2012ko Europako Txapelketa irabazi zuen urtarrilaren 29an. Montenegroren aurkako finalean, gol bat sartu zuen bere selekzioak 9-8 irabazi zuen partidan[2]. Hura izan zen bere bigarren urrezko domina Europako Txapelketan.
Olinpiar Jokoak
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Duško brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Hungariak urrezko domina eskuratu zuen, eta AEBk zilarrezkoa. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten:
Aleksandar Ćirić, Filip Filipović, Živko Gocić, Branko Peković, Duško Pijetlović, Andrija Prlainović, Nikola Rađen, Aleksandar Šapić, Dejan Savić, Denis Šefik, Slobodan Soro, Vanja Udovičić eta Vlada Vujasinović-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Duško brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Duško urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Duško urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen.
Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Ohoreak
Klubekin
- VK Partizan
- Sintez Kazan
- Pro Recco
- VK Crvena Zvezda
- Dinamo Mosku
- Errusiako Txapelketa Nazionala (2): 2017–18, 2018–19
- Errusiako Kopa Nazionala (2): 2017–18, 2018–19
- Szolnok
Sariak
Bizitza pertsonala
Pijetlović Marinarekin ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Bere anaia nagusia ere, Gojko Pijetlović, waterpolo jokalari serbiar ospetsu da[10].
Erreferentziak
Kanpo estekak