Danielle Émilienne Isabelle Gouze 1924ko urriaren 29an jaio zen Verdunen, Mosako departamenduan, Frantziako ipar-ekialdean. Aita, Antoine Gouze (1885-1958), eskolako zuzendaria zen; ama, Renée Flachot (1890-1971), irakasle. Gurasoak laikoak, errepublikanoak eta SFIO-Langile Internazionalaren Frantziar Sekzioko militanteak ziren. 1940an, Antoine Gouzek uko egin zionez eskolako ikasle eta irakasle juduak identifikatzeari, Vichyko gobernuak kaleratu egin zuen. Gero, Clunyn instalatu ziren, eta bizia irabazi zuen eskola partikularrak ematen.[1]
Danielle jaio zenean, aita Verdungo Buvignier mutilen institutu publikoko zuzendaria zen. Gurasoak eskolako laikotasunaren militanteak zirenez, eskola pribatuaren printzipioen aurka zeuden. Jurako eskola batean lan egitera joan ziren. Hasieran, Danielle Lyongo barnetegi batean sartu zuten, eta, gero, Dinango Broussais ikastetxean eskolatu zuten (neskentzako eskola bat); azkenik, aitak zuzentzen zuen mutilentzako institutuko neska ikasle bakarra izan zen (Dinango Roger-Vercel institutua).[2]
Erresistentziarekiko konpromisoa
Danielle Gouze hamazazpi urterekin sartu zen erresistentzian, Clunykomakiekiko lotura gisa, gurasoek erresistentziako kideak gordetzen zituzten bitartean.[3] Christine Gouze ahizpa nagusia ere erresistentzian zegoen, Gerrako Presoen eta Deportatuen Mugimendu Nazionalerako «postontzi» gisa. Berty Albrecht erresistentziako buruzagiaren lagun egin zen, hura atxilotu baino lehen.[4]
Ezkontza eta familia
Haren ahizpa nagusi Christine Gouzek François Morland (François Mitterrandenezizena) aurkeztu zuen, erresistentzia sarearen barruan, 1944ko apirilean; hura Parisen erresistentzia sare bat indartzeko ahaleginetan ari zelarik, Borgoinara ihes egin behar izan zuen. Danielle Gouzek lagundu zion, trenean batez ere, maitemindu lotsatiaren papera jokatuz, Gestaporen zaintza tronpatzeko. Helmugara iritsita, ezkontzea erabaki zuten. Askapenaren ondoren ezkondu ziren, 1944ko urriaren 28an, lehenbizi udaletxean eta, gero, Parisko Saint-Séverin elizan.[5]
Familia
Danielle eta François Mitterrandek hiru seme izan zituzten:
Pascal, 1945eko uztailaren 10ean jaioa eta bi hilabete eta hogei egunera hila, 1945eko irailaren 30ean.
Jean-Christophe Mitterrand, 1946ko abenduaren 19an jaioa.
Gilbert Mitterrand, 1949ko otsailaren 4an jaioa.
Danielleren anaia, Roger Gouze idazlea, 1912an jaio eta 2005ean hil zen.
Bere ahizpa nagusia, Madeleine Gouze, Christine Gouze-Rénal goitizenez ezaguna, 1914an jaio eta 2002an hil zen, eta zinemagile izan zen; 1959tik hil zen arte, Roger Hanin aktorearekin ezkonduta egon zen.
Ezizenak
Danielle Mitterrandek ezizen batzuk jaso zituen, herriaren ahotan. Tatie Danielle esan izan zioten, Étienne Chatiliez filmeko[6] pertsonaia gogoratuz, eta François Mitterrandi egotzitako tonton goitizenari jarraituz.[7][8][9]
Baita ere, «Castrorengroupie» ere deitu zioten, kubatar buruzagiari etengabe eman zion babes ukaezina zela eta.[10][11]
Nièvretik Bièvre kalera
1946an, Danielle Mitterrand Nièvren bizi izan zen, François senarra diputatu bihurtu zenean, haren ondoan egin baitzuen kanpaina; gero, kontseilari nagusi izendatu zutelarik, Parisera joan ziren bizi izatera, François borrokalari ohien ministro izendatu baitzuten. Danielle arduratu zen umezurtzeidirulaguntzak banatzeko batzordeaz.[12]
1981ean, senarra Errepublikako presidentetzarako hautatua izan ondoren, Danielle Mitterrandek protokoloa bete zuen, goi gonbidatuentzat anfitrioi gisa zituen betebeharretan murgilduta; hala ere, bere estiloa inposatzeko asmoa zuela adierazi zuen: «ez naiz loreontzi bat».[5] «Frantziako lehen dama» baino «Errepublikako presidentearen emaztea» deitzea nahiago zuelarik, bulego pertsonala Eliseoko jauregian izan bazuen ere, bizitokia Bièvre kaleko 22an izan zuen beti, Parisko5. barrutian. Bikoteak oporrak Soustons herrian egiten zituzten, eta Mikhail Gorbatxov sobietar buruzagia bera hara gonbidatzen zuten.[15]
Mitterrand presidentearen emazteak, Michelle Auriolen antzera, jauregia berrapaintzeko lanei ekin zien, batez ere Michel Wilmotte, Philippe Starck eta Gérard Garoustek dekoratzaileen laguntzaz. Bere eskuz arduratzen zen lorategiez. Baita ere, bere lantaldean zeuzkan hiru laguntzaileren zerbitzua informatizatu zuen.[16]
Nazioarteko politikarekiko jarrerak
Danielle Mitterrandek hirugarren munduaren aldeko konpromiso politiko sakon bat izan zuen, oso ikuspegi ezkertiar batez.
Fidel Castrori eta haren erregimenari emandako laguntza polemikoa izan zen bereziki. Horri zegokionez, honela mintzatu zen: «Estatu Batuetako konpainien desjabetzeak ez ninduen gogaitu. Bai, txalotu egin nuen CIA buru zuen Miamiko antikastrista kubatarrek egindako desegonkortze saiakeraren porrota». Hala, senarra bultzatu zuen kubatar buruzagia Frantziara gonbida zezan; haren bidaian, 1995eko martxoan, beroki besarkatu eta harekin gosaldu zuen, nahiz horrek Castroren oposiziogileen kritikak eragin zizkion.[17][18] Eskuineko egunkari batek azaldu zuenez, Castro betidanik miretsi zuen ezkerrak, eta Danielle Mitterranden kasuan, Frantziako presidentea baino askoz ere bihozberagoa omen zen «diktadura castristaren krimenen aurrean».[19] Daniellen arabera, Castrok ez du «diktadore baten ezer», iritzi orokortuak bestelakorik dioen arren.[20][21]
Danielle Mitterrandek erakutsitako jarrera horiek egoera diplomatiko zailean jarri izan zuten François Mitterrand presidentetzan, adibidez Txinaren aurrean, Daniellek Dalai Lama hartu zuenean; baina independentzia horri esker, Daniellek preso politiko askoren askapena negoziatu ahal izan zuen.[26] 1986an, besteak beste, France-Libertés Fundazioa sortu zuen, onura publikokoa, gobernuz kanpoko erakunde humanitarioa. Halaber, atsekabeturik agertu zen diplomazia frantsesak Estatu Batuekiko duen mendekotasunaz, bereziki 1989an Giza Eskubideen Aldarrikapenaren bigarren mendeurrenaren ospakizunen karietara, beraren ustez Estatu Batuen interesen aldeko herrialdeetako ordezkariak soilik gonbidatu baitzituzten.[27]
Barne politikarekiko jarrerak
Lehena izan zen, Frantziako presidente baten emazteen artean, jarrera argia hartzen barne politikako zenbait auzitan: Journal du dimanche astekariari 1986ko abenduan emandako elkarrizketa batean, gogor kritikatu zuen Jacques Chiraceneskuineko gobernua, haren ustez «denetarik eta axolarik gabe egiten» baitzuen.[28]
1989an, Creilgo islamiar fularren auziaren karietara, Danielle Mitterrandek adierazpen hauek egin zituen, urriaren 20an:
«
Iraultza gertatu eta berrehun urtera, laikotasunak ezingo balitu erlijio guztiak, Frantziako adierazpen guztiak, barne hartu, atzerakada bat izango litzateke. Fularra erlijio baten adierazpena bada, tradizioak onartu behar ditugu, edozein dela ere.[29]
»
Marie-Claire Mendès France kazetariak xaria musulmanari bidea erraztea leporatu zion.[26]
1980ko hamarkadaren hasieran, gogorki kritikatu nuen Danielle Mitterrandek aldeztea ablazioa eta poligamia eskubideak Frantziako lurzoruan. Presidentearen emaztearentzat, eskubide horiek aintzat hartzea tolerantzia gehigarriaren edo demokraziaren aurrerapenaren adierazle zen: beste kultura batzuetako sineste eta tradizioak errespetatzeko gai izatea.[30]
»
1993an, Charles Pasqua barne ministroaren immigrazio politika kritikatu zuen jendaurrean. Presidentea bekaiztu zen apur bat, baina eskuineko diputatuek agiri batean erantzun zioten, «Nork isilarazi nahi du Danielle?».[31] Danielle Mitterrand ez zen, baina,jarreraz aldatu, eta 1995eko maiatzean klase politikoa aztorarazi zuen Fidel Castro besarkatuta.[5]
Eliseoaren ondoren
Danielle Mitterrandek ekintza betean jarraitu zuen 1995ean senarraren agintaldia amaitu eta 1996an hura hil bitartean.
Europaren konstituzio testuko proiektuari buruzko erreferendumean, 2005ean, familiaren zati baten aurka agertu zen, «ezezkoaren» aldeko jarrera ofiziala hartu baitzuen, eta, hala, garai bateko senarraren ospea auzitan jarri zuen. Hala ere, ez zuen aitortu nahi izan noren aldeko bozka eman zuen 2007ko Frantziako Hauteskunde Presidentzialetan.[32]
Danielle Mitterrandek Le Livre de ma mémoire (Nire oroimenaren liburua) izeneko autobiografia argitaratu zuen, 2007ko azaroan.[33][34]
Bere bizitzako azken urteetan, zenbait aldiz ospitaleratu behar izan zuten: 2010eko urrian, Madrilen eroriko bat izan ondoren[36] eta 2011ko irailean, arnas gutxiegitasunagatik. Bihotzeko ebakuntza egina zioten 1994ko uztailean.[13]
2011ko azaroaren 18an, anemia larri batez berriro ospitaleratu behar izan zuten, eta koma artifizial batean murgildu zen.[37]
Danielle Mitterrand egun batzuk geroago hil zen, 2011ko azaroaren 22an,[38] Parisko Georges Pompidou erietxean, 87 urte zituela. Clunyko hilerrian izan zen lurperatua, 2011ko azaroaren 26an, Christine Gouze-Rénal ahizparen hilobi berean.[39]
France Libertés - Fondation Danielle Mitterrand
Sortzea
1986an, France Libertés - Fondation Danielle Mitterrand fundazioa sortu zuen, 1981az geroztik sortutako hiru elkarteren bateratzearen bidez. Emakume eta gizon pobre nahiz zapalduen laguntza beharrei erantzuteko xedea du, sentiberatze ekintzak eginez eta biztanleek berek egindako ekintzak finantzatuz.[40]
Hasiera-hasieratik, fundazioak laguntza eman izan dio Tibeteko herriari eta apartheidaren aurkako borrokari Hegoafrikan. Aitzindari izan zen, besteak beste, AfrikanHIESaren birusak hartu zuen eragin zabalaz eta antirretrobiralak hobeto zabaltzeko beharraz.[41]
1988an ezagutu zuen lehen aldiz Dalai Lama, Frantzian iraganbidean zegoen, Europako Parlamentura joan zenean, han hitzaldi bat ematera gonbidatu baitzuten. France Libertés Fundazioaren bitartez, bere elkartean geldialdi bat egitea proposatu zion, bere omenez antolatutako afari batean. Afarira Tibeteko auziaren aldekoak agertu ziren, baina baita François Mitterrand presidentea ere, bide batez Dalai Lamarekin bildu zena. Danielle Mitterrandek eta France Libertés Fundazioak Dharamsalan ―tibetar asko erbesteratuta bizi diren Indiako herria― ekimen ugari bultzatu izan dituzte: eskolak, errefuxiatuentzako mugako kontsultategiak, Arte Eszenikoen Tibeteko Institutua, Oroimenaren Saria...[46] Danielle Mitterrand berriro elkartu zen Dalai Lamarekin, 1989ko apirilean, eta Txinari eskatu zion Tibetera misio bat bidaltzeko; Beijingek baztertu egin zuen eskaera.[47] 1991ko apirilaren 27an Dalai Lamak Dharamsalanen hartu zuen Danielle Mitterrand.[48]
Oroimenaren Sariko epaimahaiburu
1988az geroztik, Danielle Mitterrand izan zen Oroimenaren Sariaren epaimahaiko burua, eta eginkizun horretan bere eskuz ezarri zion saria hartzaile askori.[49]
Lehentasunak
Danielle Mitterrandek ura eskuratzeko eskubidea jarri izan zuen giza eskubideen buruan, eta hezkuntza, demokrazia parte hartzailea eta ekonomia arduratsuarekin batera lehentasun bihurtzea erabaki zuen. Aberastasunaren kontzeptua birdefinitzea ere proposatu zuen, aberastasuna neurtzeko beste adierazle batzuk definituta, diruaz bestelakoak, hala nola aberastasun naturalak, hezkuntza edo jakintza transmititzea.
Sariak eta oroimena
1996an, Ipar-Hegoa saria Danielle Mitterrand France Liberté fundazioko presidenteari eman zioten, «giza eskubideak babestearen aldeko jarrera hartzeagatik», eta, sinbolikoki, Aljeriako emakumeei, askatasunaren aldeko eguneroko borrokagatik.[50]
1999an, International Campaign for Tibet erakundeak emandako Light of Truth Award (Egiaren Argia Saria) ezarri zion Dalai Lamak.[51]
2010ean, Save the ChildrenGKEak sari bat eman zion munduan ura izateko eskubidearen alde egindako ekintzagatik.[52]
2013ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Danielle Mitterrand urte askoan bizi izandako Bièvre kaleko lorategiak square Danielle Mitterrand izena hartu zuen.[53][54]
2013ko irailaren 7an inauguratu zen Danielle Gouze-Mitterrand eskola taldea Clunyn.[55] Baita ere, Danielle Mitterrand frantses eskola bana dago Sulaimaniyan eta Arbilen, Iraken.
2013an, Saint-Paul-Lès-Dax herriko ikastetxe departamental berriak Danielle Mitterrand izena hartu zuen.[56]
Ohorezko bereizgarriak
Koroaren Ordenako Gurutze Handia (Kroonorde, Herbehereak; 1991).[57]
↑(Frantsesez)«Collège Danielle Mitterrand»Ministère de l'Education Nationale et de la Jeunesse (web.archive.org) 2022-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).