586.528 km2-ko azalera du eta 20.997.000 biztanle zituen 2016an (34.5 biz./km2). Belo Horizonte hiriburua eta hiri nagusia da.
Ez du batasun geografikorik, lurralde natural bat baino gehiago biltzen baitu. Estatutik igarotzen diren ibai batzuk Paraná ibaiaren arroaren barruan daude; beste batzuk, San Francisco ibaiarenean; eta beste batzuk, Ozeano Atlantikora zuzenean doaz. Estatuaren erdialdea nahiko gune menditsua da. Brasilgo estatu aberatsenetakoa da, nekazaritza eta abeltzaintza, eta batez ere meategiak direla medio (burdina, urrea, diamanteak, etab).