Coralie Bertrand (Avignon, Frantzia, 1994ko apirilaren 10a) frantziar errugbilaria da, hamabosteko eta zazpiko errugbian aritzen dena, hegaleko postuan.
Kirol ibilbidea
2020an Tokioko Udako Olinpiar Jokoetako zazpiko errugbi txapelketan parte hartu zuen Frantziako selekzioarekin.[1][2] Txapelketa horretan zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldeak, Zeelanda Berriaren atzetik (urrezkoa) eta Fijiren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik.
Errugbilari hauek osatu zuten Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutulek.[3][4]
Emaitzak
Taldeak
- Stade toulousain
- Rugby Club Chilly-Mazarin
- Frantziako Hamabosteko errugbiko emakumeen selekzioa
- Frantziako Zazpiko errugbiko emakumeen selekzioa
Ohoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak