Lina Guérin (Paris, Frantzia, 1991ko apirilaren 16a)[1], hamabosteko eta zazpiko errugbiko nazioarteko jokalari frantziarra da.
Ibilbide profesionala
Gaztaroan, tenisa, eskubaloia, hipika eta atletismoan ibiliko zen errugbian hasi aurretik[2].
2018an, Chγlly-Mazarin Errugbi Klubarekin sinatu, eta lehen partida Limogesen aurka jokatuko du, atzelari postuan.
Frantziako emakumeen hamabosteko errugbi-taldeko kide da Sei Nazio Txapelketan (2015).
Frantziako emakumeen errugbi-taldeko kide ere bada 2016ko Udako Joko Olinpikoetan.
2021ean, David Courteixek Tokioko Udako Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautatu zuen; Urdinek (Frantziako selekzioa) zilarrezko domina jasoko zuten[3][4].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutule-k[5][6].
Emaitzak
Gainerako lorpenak
Talde nazionalean
Ohoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak