Chris Chris Coleman (Swansea, 1970eko ekainaren 10a) galestar futbolari-ohi eta entrenatzaile bat da. 2007-2008 bitartean Errealako entrzanatzailea izan zen, aldiz 2012ko urtarrilaren 9an aurrera Galesko futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea izendatu zuten.
Ibilbidea
Futbolari profesional gisa orokorrean atzelari postuan jokatu izan du, noizbehika aurrelari potuarekin txandakatuz. Galesko futbol selekzio nazionalan 32 aldiz jokatu zuen.
Aldiz 2003-2004 denboraldiko Premier Leaguen Fulham F.C. taldea entrenatuz 9. postuan amaitu zuen, ondoren kaleratu egin zutelarik.[1] Gerora, jada Euskal Herrian, 2007an Errealako entrenatzailea bilakatu zen, baina 2008ko urtarrilean orduko presidentea zen Iñaki Badiolarekin izandako desadostaunak medio kargutik dimititu egin zuen, nahiz eta bere azken hamabi partiduetan partidu bakar bat galdu izan.
2008ko otsailean Ingalaterrara itzuli eta F.C. Coventry City taldea kudeatu zuen, 2010ko maiatzean emaitza kaxkarrez beteriko bolada txar baten ondoren kaleratu zutelarik.
2012ko urtarrilaren 9an aurrera Galesko futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea izendatu zuten.
Entrenatzaile gisa
I = Irabaziak; B = Berdinduak; G = Galduak
Erreferentziak
- ↑ Coleman gets new deal. BBC Sport. 2004ko uztailaren 7a.
Kanpo loturak