Era guztietako kritikak izan zituen. Batzuk oso onak izan ziren, George Gissingek eta G. K. Chestertonenek kasu: goraipatu egiten zuten Dickensen idazkera, hizkuntz trebeziagatik, pertsonaia landuengatik eta gizartearekiko zuen sentsibilitateagatik. Kontrako iritzia zutenak ere bazeuden: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, hala nola, gehiegizko sentimentalismoa, gertaera sinesgaitzak eta pertsonaia arloteak[3].
Arrakasta handia lortu zuen Dickensek bere garaian, eta oraindik ere bere lanak argitaratzen dituzte. Garai hartan ohikoa zen bezala, kapituluka argitaratzen zituen eleberriak Dickensek. Denek ez zuten liburuak erosteko ahalmenik; hori dela eta, irakurleak irrikaz egoten ziren zain, hurrengo kapitulua noiz argitaratuko. Gaur egun ere, mundu osoko idazleek miresten dute[4].
Lehen urteak
Charles 1812kootsailaren 7an jaio zen Landporteko barrutian, Portsmouthen. Aita John Dickens (1786–1851) zen eta Portsmoutheko kaiko armategian egiten zuen bulegari lana, Armadaren ordaintze bulegoan. Amak Elizabeth Barrow (1789–1863) zuen deitura. 1814an, Charlesen familia Londresera joan zen bizitzera, Somerset Housera, Norfolk Streeteko 10. zenbakira.[1]
Idazleak 5 urte bete zituenean, familia berriro aldatu zen bizitokiz, oraingoan Kent konderrian dagoen Chatham herrira. Charlesen ama erdi mailako familia batekoa zen eta aita beti zebilen zorretan. Bederatzi urte bete arte ez zuen ikasteko inolako aukerarik izan, eta orduan hasi zen Rome Lanen zegoen eskola batera joaten. Gero, William Gile eskolan ikasi zuen eta, ondoren, Oxforden graduatu zen. Denbora luzea ematen zuen etxetik kanpo, irakurtzen: Robinson Crusoe, Kixote Mantxakoa... bezalakoak zituen gogokoen.
1823an berriro aldatu zen hiriz Dickens familia, Londresera oraingo honetan, Bayham Streeteko 16.enera, Camden Town auzoan, hiriko pobreenetako batean[5]. Charlesen bizitza erabat aldatu zen, ordaindu gabeko zorrak zirela-eta, aita salatu eta Marshalseara preso eraman zutenean.[2] Senide gehienak aitarekin bizitzera joan ziren kartzelara, garaiko legeak hori ahalbidetzen baitzuen. Dickens, Roylance anderearen gidaritzapeko Little College Streeteko etxe batean hartu zuten harreran, eta igandero joan ohi zen bere aita bisitatzera.
12 urterekin, lanerako prest zegoen Charles gaztea, eta Warren's Boot-blacking Factoryn 10 lan-orduko saioak egin zituen. Londresko gaurko Charing Crosseko geltokitik gertu zegoen fabrika bat zen eta oinetakoetarako betuna ekoizten zuten bertan. Mutikoak etiketak jarri behar izaten zituen, astean 6 txelineko jornala irabaztearren. Diru horrekin, ostatua ordaindu eta familiari laguntzen zion. Hilabete batzuen ondoren, familiak zorrak ordaindu eta kartzelatik ateratzea lortu zuen, baina ekonomiak ez zuen onera egin. Aitaren aldeko amona hil eta 450 libera jaso zituztenean, ez zuten umea berehalakoan lanetik atera: Dickensek ez zuen sekula ahaztuko hura. Horrek eragina izan zuen bere literaturan, izan ere, proletarioen bizimodu tristea askotan agertuko zen Dickensen lanetan, baldintza penagarri haiek behin eta berriro salatuz. Horrela idatzi zuen David Copperfield, askoren ustez, Dickensen eleberrietatik autobiografikoena[6].
Hasierako idatziak
1827ko maiatzean, Dickens Ellis & Blackmore prokuradoreen abokatu-langelan hasi zen abokatu-laguntzaile lanetan eta, gerora, epaiketetako takigrafo egin zen. 1828an, Doctor´s Commonsen kazetari jardun zuen eta, gero, True Suneko kronikari bilakatu zen. Londresko antzerkian interesatuta, interpretazio klaseak ere hartu zituen; alabaina, casting-a egin beharreko egunean ezin izan zuen proba egin, gripea harrapatu baitzuen, eta antzezle izateko ametsa orduantxe itzali zitzaion.
1834an, Morning Chroniclek kontratatu zuen politika-kazetaritzan jarduteko, debate parlamentarioez informatu eta hauteskunde kanpainen berri emateko bidaiak eginaraziz. 1836an, Sketches by Boz liburua argitaratu zuten, 1833az geroztik idatzi zituen artikuluak bilduz. Lehen liburu honen ondoren, beste batzuk etorriko ziren eta bere bizitza osoan jarraitu zuen horretan.[2]
1836koapirilaren 2an, Catherine Thompson Hogarthekin (1816–1879) ezkondu zen eta Bloomsburyn bizi izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituzten: Charles Culliford Boz Dickens (1837-1896), Mary Dickens (1838-1896), Kate Macready Dickens (1839-1929), Walter Landor Dickens (1841-1863), Francis Jeffrey Dickens (1844-1886), Alfred D'Orsay Tennyson Dickens (1845-1912), Sydney Smith Haldimand Dickens (1847-1872), Henry Fielding Dickens (1849-1933), Dora Annie Dickens (1850-1851) eta Edward Bulwer Lytton Dickens (1852-1902).
1836an, Bentley's Miscellanyn hasi zen lanean ediziogintzan eta hantxe aritu zen 1839an zuzendariarekin haserretu zen arte. Household Words eta All the Year Round izan ziren Dickensek kolaboratu zueneko beste bi egunkari[7]. 1842an, Estatu Batuetara joan zen bere emaztearekin[8]. Kristau Unitarismoak interesa piztu bazion ere, anglikanoa izan zen bere bizitza osoan. Dickensen idatziak oso estimatuak izaten hasi ziren eta, 1856an, arrakasta hark Gad's Hill Place erosteko aukera eman zion. Kent konderriko Higham herrian kokaturiko etxe bat zen, garrantzi berezia zuena idazlearentzat, bere ametsetako egoitza baitzen.
Arrakasta
The Posthumous Papers of the Pickwick Club lanaren kapitulu berriak etorri ziren 1836an eta falta ziren beste hamaika kapituluak 1837an[9]. Umorezko lan honek izugarrizko arrakasta izan zuen bere garaian, 400 aletatik 40.000ra zabalduz argitaraldia. Eleberriak kapituluka argitaratzen ziren eta lehenengo kapitulua argitaratzen zenetik azken kapitulua atera arte denbora dezente pasatzen zen, bi urte inguru. Honek, narrazioa momentuko urtaroekin lotzea errazten zuen, hala nola, Gabo garaian Picwik-en narrazioa Gabonetan gertatzen zen. Hurrengo lana Oliver Twist (1837–1838) izan zen, bi urtean zehar hilero argitaratzen joango zena. Tonua guztiz aldatua, Oliver Twist umezurtzaren istorioa iluna eta atsekabez josia zen.[2] Argitalpenekin Dickensek ospe handia irabazi zuen. 1841ean, Edinburgheko semeorde egin zuten eta Estatu Batuetara bidaiatu zuen. Baina, Mundu Berriak ez zion harrera onik egin, estatubatuarrek ez baitzituzten idazlearen esklabotzaren aurkako hitzaldiak edo idatziak gustuko. Hala era, amerikarrekin adiskidetzeko aukera izan zuen 1843an, Eguberri kanta argitaratu zuenean.
Dombey and Son (1846–1848) nobelak aldaketa handia ekarri zuen bere jardunean: inprobisaziotik, dena planifikatuta izatera aldatu zen, literatur-baliabideen maneiuan maisu izan zelarik. 1849an, Household Words astekaria sortu zuen, idazle ezezagunei aukera ugari emanez. Han argitaratu zituen Bleak House (1852–1853) eta Hard Times (1854) eleberriak.
Gizartea azaleratzen zuen maisua zen. Hala ere, lanaren zamak eta irakurleen presioak, laster sartuko zuten Dickens krisian. Editoreekin hautsi zuen, diru gehiago eskatzen baitzien. Dickens Italiara hainbat bidaia egite hasi zen; horrela ezagutu zituen Alexandre Dumas eta Jules Verne idazleak. Ingalaterrara itzuli zenean, bizibidea bilatu behar eta, beste lan batzuk ere egin behar izan zituen: antzezlanak antolatu, Daily News sortu, aktore izan, hitzaldiak eman (autore eskubideak, prostituten defentsa, heriotza-zigorraren aurkakoak...) eta abar. David Copperfield lan autobiografiakoa izan zen bere maisulana[10] eta 100.000 ale saldu zituen oso denbora gutxian.
Dorrit txikiaren urte zoriontsuak (1857) eta Great Expectations (1862) lanetan kritika gogorra egin zion Britania Handiko garaiko gizarte industrialaren bidegabekeriari eta injustiziari. A Tale of Two Cities (1859) eleberriaren ondoren idatzi zuen Our Mutual Friend (1868) lana, burgesiaren progresismoan zuen itxaropena guztiz galduta zuela idatzi zuen nobela desesperatuenetakoa da.[2]
Azken urteak
1850 aldera, Charlesen osasunak txarrera egin zuen eta bere aitaren, alabaren eta arreba Fannyren heriotzekin, gehiago okertu zen oraindik[11].
1858an, emaztearengandik banandu zen. Garai hartan, ezin zen dibortzioan pentsatu, batez ere, bera bezalako pertsona ospetsuen kasuetan. Bikotea hautsi bazen ere, hurrengo 20 urteetan, Charlesek emazte ohia eta bien etxea izandakoa mantentzen jarraitu zuen, Catherine hil zen arte. Zoriontsu bizi izan ziren elkartu zireneko lehen urteetan, baina Catherinek ez zuen Charlesen neurririk gabeko energia hura konpartitzen. Bere lana 10 seme-alabak zaintzea izan zen eta senarraren mundu osoko ospeak ez zion asko laguntzen lan horretan. Georgina, Catherinen ahizpa, Dickenstarren etxera aldatu zen, ilobak zaintzen laguntzeko xedearekin, baina esamesak berehala hasi ziren, Charles eta Georginak amodiozko harremana zutela esanez.
Bikotea jasaten ari zen krisia agerian geratu zen 1855ean, idazlea bere lehen amodioa izandako Maria Beadnellekin elkartu zenean. Garai honetan, Maria ere ezkonduta zegoen, baina aldatuta zegoen erabat eta ez zeukan zerikusirik Charlesen oroimen erromantikoarekin. Une horretatik aurrera, Dickensek beste bat ematen zuen, izan ere izaera guztiz aldatu zitzaion lagunen esanetan, baina idazten jarraitu zuen eta baita hitzaldiak ematen ere. Bere lagun Wilkie Collinsen etxean egoten zen, istorioak idatzi zituzten elkarrekin eta ideiak ematen zizkioten batak besteari. 1859an, Bi Hirien Istorioa idatzi zuen.
1865ekoekainaren 9an istripua izan zuen Dickensek, Staplehurstekotrenen talka ospetsuan: zubia konpontzen ari zirela, trenaren lehen zazpi bagoiak handik behera erori ziren. Erori ez zen bagoian zihoan Dickens. Zaurituei eta hilzorian zeudenei lagundu zien, eta istripuaren gunetik alde egin aurretik gogoratu zuen oraindik bukatu gabe zegoen Gu bion laguna lanaren eskuizkribua bagoian utzi eta haren bila joan behar zuela. Dickensengan ohikoa zen bezala, geroago, esperientzia hura erabiliko zuen istorio labur baten oinarria gisa, The Signal-Man.
Istripuaren inguruko ikerketak saihestu zituen Dickensek, Ellen Ternan eta bere amarekin baitzihoan trenean talka gertatu zenean: hori eskandalu handia izango zen garai hartan, izan ere, elkarrekin zebiltzan Ellen eta Charles. Ellen aktorea zen, eta Dickens emaztearengandik banandu eta gero ezagutu zuten elkar, 1857an. Hil zen arte izango zen idazlearen bikotekide, bere garaian datu hau ezezaguna bazen ere. 1939an, Dickens and Daughter argitaratu zenean zabaldu zen harreman haren berria. Charlesen alaba zen Kate Gladys Storeyrekin aritu zen lanean liburuan eta Dickensek eta Ternanek seme bat izan zutela esan zuen, umetan hil bazen ere. Beste ebidentziarik ez dago.
Staplehursteko istripuan, Charlesek ez zuen minik hartu, baina psikologikoki ez zen sekula sendatuko. Denbora luzea eman zuen bere liburuen jendaurreko irakurketak egiten. Viktoria Erresuma Batukoa izan zen bere jarraitzaile sutsuetako bat.
1869an, Birmingham and Midland Instituteko zuzendari izendatu zuten, hango hamaseigarren zuzendaria izan zelarik.
Dickensek erabiltzen zuen estiloa poetikoa, apaingarri askokoa eta komikoa zen. Ezagunak dira britainiararistokraziarenesnobismoari buruzko satirak[13]. Ironiaren ironiaz, umezurtzak akziodunekin alderatu ohi ditu edo otordua jaten ari direnak altzariekin.
Pertsonaiak
Dickensen pertsonaiek ospea dute literatura ingelesean: Ebenezer Scrooge, Fagin, Mrs. Gamp, Charles Darnay, Oliver Twist, Micawber, Pecksniff, Miss Havisham, Wackford Squeers... Bizitza propioa dutela dirudi. XVIII. mendeko erromantze gotikoaren estiloa gustuko zuen. Londres da ongien deskribatzen duen lekua, Tamesis ertzeko hiri horren tabernak, bere kaleak... hiria maite eta askotan kaleetan gora eta behera ibiltzen zenaren seinale.
Kapituluka argitaratutako eleberriak
Dickensek idatzi zituen nobela gehienak zatika argitaratu zituen, hilero edo astero, Master Humphrey's Clock edo Household Words bezalako egunkarietan. Ondoren osatu zituzten liburuak.
Istorioak merkeago ateratzen ziren horrela eta jarraitzaile amerikarrak New Yorkeko portuan zain egon ohi ziren, ontzian zetozenei galdetzeko irrikaz, "Hilda ote dago Nell txikia?". Great expectations, David Copperfield, Oliver Twist, A tale of two cities, Nicholas Nickleby edo Eguberri kanta horrela zabaldu ziren.
Jendearen arreta mantentzen bazekien. Esate baterako, hilero ateratzen zen Oliver Twisten ale bat eta, horietako batean Oliverrek tiroa jaso zuela kontatzen zen. Hurrengo alea argitaratu arte itxaron behar izango zuten, bada, irakurleek mutikoa bizirik aterako zen ala ez jakiteko; hala ere, hurrengo alea iritsi zenean, ez zen kontu hau argitu, eta bi hilabete eman behar izan zituzten irakurleek protagonistaren patuaren berri jaso arte.
Gogoan izan behar dugu, gainera, Dickensek azken orduan idazten zituela atalak. Jendearen itxaropenen berri bazuen eta istorioaren jarraipena alda zezakeen nahieran.
Kritika soziala
Dickensen obra kritika soziala zen beti. Pobrezia eta klaseen arteko aldeak kritikatzen zituen sutsuki. Dickensek Oliver Twist idatzi zuenean (1839), Londreskoerrebala garbitu zuten. Nancy prostitutak gizatasuna eman zien lanbide horretan zebiltzan emakumeei. Bulegoetan zegoen ustelkeria salatu zuen, merkatuetako espekulazioa ere bai.
Literatura-teknikak
Askotan, Dickensen pertsonaiak idealizatuak dira eta pasarte sentimentalek, karikatura eta gizarteko egia krudelekin kontrastatzen dute. Oliver Twisten zintzotasuna ez da batere erreala eta umezurztegiak, berriz, errealitate bortitza erakusten digu[14].
Dickensek kointzidentzia harrigarriak ere erabiltzen ditu: Oliver Twist goi mailako familia baten iloba galdua da, adibidez. Kointzidentzia hauek ohikoak dira XVIII. mendean eta beste autore batzuk ere erabiltzen dituzte. Charlesen bizitza bera ere hurbiltzen da eredu honetara: 12 urterekin lanean zebilen ume txiro hura, Ingalaterrako idazlerik ospetsuena bihurtu zen 27 urterekin.
Ukitu autobiografikoa
Autore orok egin ohi duen lez, Charlesek ere bere bizitza islatu zuen bere idazlanetan. Dorrit txikiaren urte zoriontsuak lanean, Marshaleako presondegian egiten zen bizitzaren deskribapen latza egin zuen. Nell txikiaren oinarria bere koinata izan zen eta Nicholas Nickleby edo Wilkins Micawberren aitak bere aita propioa dela dirudi, Nickleby eta Micawber andereek bere amaren antza duten bezala[15].
Oso gutxik zekiten bere bizitzaren berri, John Forsterren biografia argitaratu arte. Ordurako, sei urte ziren Charles hil zela.
Another Round of Stories by the Christmas Fire (1853)
The Seven Poor Travellers (1854)
The Holly-Tree Inn (1855)
The Wreck of the "Golden Mary" (1856)
The Perils of Certain English Prisoners (1857)
A House to Let (1858)
All the Year Round aldizkariaren Gabonetako aleak:
The Haunted House (1859)
A Message From the Sea (1860)
Tom Tiddler's Ground (1861)
Somebody's Luggage (1862)
Mrs. Lirriper's Lodgings (1863)
Mrs. Lirriper's Legacy (1864)
Doctor Marigold's Prescriptions (1865)
Mugby Junction (1866)
No Thoroughfare (1867)
Saiakerak, poesiak eta antzerki-lanak
The Village Coquettes (Antzerki-lan, 1836)
The Fine Old English Gentleman (Poesia, 1841)
Memoirs of Joseph Grimaldi (1838)
American Notes: For General Circulation (1842)
Pictures from Italy (1846)
The Life of Our Lord: As written for his children (1849)
A Child's History of England (1853)
The Frozen Deep (Antzerki-lan, 1857)
Speeches, Letters and Sayings (1870)
Euskaratuak
Charles Dickensen A Christmas Carol eleberria euskarara itzulpen gehien dituen liburua da, Biblia salbu. 1931ean lehenengoz Ander Arzelusek itzulita, hainbat itzulpen eta moldaketa egin dira:[17][18]
A montage of notable people of and events of Bangladesh in the 1990s including (clockwise from top left): Khaleda Zia in 1991; Bangladeshi civilians and US military personnel unloading aid in the wake of the 1991 Bangladesh cyclone; With the 12 amendment of the constitution Bangladesh moved to parliamentary system of democracy in 1991; Sheikh Hasina dominated the political scene of Bangladesh for most of 1980s as either Prime Minister or Leader of the Opposition; Jamuna Multi-purpose Bridge o...
CST-100 StarlinerFoto kapsul Spacecraft 2 yang sedang mendekati dengan ISS pada misi OFT-2ProdusenBoeingNegara asalAmerika SerikatOperatorBoeingAplikasiTransportasi kargo dan awak ISS SpesifikasiTipe wahana antariksaKapsul berawakUsia pakai 60 jam (penerbangan bebas) [1] 210 hari (berlabuh) [1][2] Massa luncur13000 kgKapasitas awakHingga 7 orangDimensi Diameter (CM): 4.56 m [3] Panjang (CM+SM): 5.03 m [3] Volume11 m3[4]RegimeOrbit rendah Produks...
Wakil Wali Kota AmbonPetahanaTidak adasejak 24 Mei 2022Masa jabatan5 tahunDibentuk2001Pejabat pertamaSyarif HadlerSitus webSitus Resmi Pemerintah Kota Ambon Wakil Wali Kota Ambon adalah posisi kedua yang memerintah Kota Ambon di bawah Wali Kota Ambon. Posisi ini pertama kali dibentuk pada tahun 2001. Daftar No Wakil Wali Kota Mulai Jabatan Akhir Jabatan Prd. Ket. Wali Kota 1 Syarif Hadler 2001 2006 1 Drs. Marcus Jacob Papilaja, M.S. 2 Dra. Olivia Chadidjah Latuconsina, M.P.[1] 4 ...
Company that manufactures chocolates and sells them directly This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Chocolaterie – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2013) (Learn how and when to remove this template message) Chocolaterie Bernard Callebaut Ghirardelli Chocolate Company, San Francisco, ...
غرب آسيا الإحداثيات 29°10′00″N 47°36′00″E / 29.166667°N 47.6°E / 29.166667; 47.6 رمز جيونيمز 7729897 معرض صور غرب آسيا - ويكيميديا كومنز تعديل مصدري - تعديل غرب آسيا هو الجزء الجنوبي الغربي من قارة آسيا.[1][2][3] على خلاف الشرق الأوسط الذي يتضمن ...
Retable de la cathédrale de Barcelone. Le retable (du latin retro tabula altaris : en arrière d'autel) est une construction verticale qui porte des décors sculptés, parfois peints, en arrière de la table d'autel d'un édifice religieux (église, chapelle). L'étymologie du mot français est la même que celle du mot espagnol retablo, alors que les termes italiens sont pala d'altare, et dossale, plus génériques. Orné de représentations historiées ou figurées, le retable peut ê...
Integrated circuit packaging method Not to be confused with System in a package. Package on a package (PoP) is an integrated circuit packaging method to vertically combine discrete logic and memory ball grid array (BGA) packages. Two or more packages are installed atop each other, i.e. stacked, with a standard interface to route signals between them. This allows higher component density in devices, such as mobile phones, personal digital assistants (PDA), and digital cameras, at the cost of s...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: StarStruck 2000 TV series – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2019) (Learn how and when to remove this message) StarStruck logo StarStruck was an Australian talent show that was broadcast on the Nine Network between the years 2000 and 2002...
The history of condoms goes back at least several centuries, and perhaps beyond. For most of their history, condoms have been used both as a method of birth control, and as a protective measure against sexually transmitted infections such as syphilis, gonorrhea, chlamydia, hepatitis B and more recently HIV/AIDS. Condoms have been made from a variety of materials; prior to the 19th century, chemically treated linen and animal tissue (intestine or bladder) are the best documented varieties. Ru...
Artikel ini perlu dikembangkan agar dapat memenuhi kriteria sebagai entri Wikipedia.Bantulah untuk mengembangkan artikel ini. Jika tidak dikembangkan, artikel ini akan dihapus. artikel ini perlu dirapikan agar memenuhi standar Wikipedia. Tidak ada alasan yang diberikan. Silakan kembangkan artikel ini semampu Anda. Merapikan artikel dapat dilakukan dengan wikifikasi atau membagi artikel ke paragraf-paragraf. Jika sudah dirapikan, silakan hapus templat ini. (Pelajari cara dan kapan saatnya untu...
صبحي توفيق صبحي توفيق ضيف قناة إم تي في، 7 مارس 2020 معلومات شخصية اسم الولادة صبحي توفيق درويش حدادة[1] الميلاد 20 ديسمبر 1968 (العمر 55 سنة)برجا مواطنة لبنان عضو في نقابة الفنانين المحترفين في لبنان[2] الحياة الفنية الآلات الموسيقية العود المهنة مغني سنوات النشاط 1994 - ...
Character encoding for messages with Chinese characters The Chinese telegraph code, Chinese telegraphic code, or Chinese commercial code (simplified Chinese: 中文电码; traditional Chinese: 中文電碼; pinyin: Zhōngwén diànmǎ or simplified Chinese: 中文电报码; traditional Chinese: 中文電報碼; pinyin: Zhōngwén diànbàomǎ)[1] is a four-digit decimal code (character encoding) for electrically telegraphing messages written with Chinese charac...
Sport governing body Kazakhstan Cycling FederationSportCycle racingAbbreviationKCFFounded1992AffiliationUCIHeadquartersNur-Sultan, KazakhstanPresidentNurlan SmagulovOfficial websitecycling.kz The Kazakhstan Cycling Federation (Kazakh: Қазақстан велоспорт федерациясы, Qazaqstan velosport federatsııasy; Russian: Федерация велоспорта Казахстана) or KCF, is the national governing body of cycle racing in Kazakhstan. The KCF is steadfast i...
American classic movie-oriented television channel This article is about the American TV channel. For other channels, see List of international Turner Classic Movies channels. Television channel Turner Classic MoviesCountryUnited StatesBroadcast areaNationwideHeadquartersAtlanta, Georgia, U.S.ProgrammingLanguage(s)English (imported feature films are broadcast in their native languages, provided with English subtitling)Picture format1080i HDTV(downscaled to 480i letterboxed for the SDTV feed)O...
Christina ChanChristina Chan during the 1 July MarchBorn (1987-04-25) 25 April 1987 (age 37)Hong KongAlma materHong Kong Baptist UniversityCity University of Hong KongUniversity of Hong Kong (BA, MPhil) Christina ChanTraditional Chinese陳巧文Simplified Chinese陈巧文TranscriptionsStandard MandarinHanyu PinyinChén QiǎowénYue: CantoneseYale RomanizationChàhn Haaú-màhn Christina Chan (born 25 April 1987[citation needed]) is[until when?] a political...
Le serment des Sept chefs, parmi lesquels Mécistée. Illustration pour l'ouvrage Stories from the Greek Tragedians d'Alfred Church, 1879. Dans la mythologie grecque, Mécistée (en grec ancien Μηκιστεύς / Mêkisteús) est l'un des enfants du roi d'Argos, Talaos et de la reine Lysimaché. Il est par conséquent frère ou demi-frère (même père) d'Adraste[1]. Son fils est Euryale. Mécistée participe aux jeux des funérailles d'Œdipe et y vainc tous les fils de Cadmos (chronologiq...
Christian KouaméNazionalità Costa d'Avorio Altezza188 cm Peso70 kg Calcio RuoloAttaccante Squadra Fiorentina CarrieraGiovanili 2014-2015 Prato2014-2015→ Sassuolo2016→ Inter Squadre di club1 2015-2016 Prato13 (0)2016-2018 Cittadella55 (13)[1]2018-2020 Genoa49 (9)2020-2021 Fiorentina40 (2)2021-2022→ Anderlecht25 (8)[2]2022- Fiorentina56 (6) Nazionale 2018- Costa d'Avorio U-232 (0)2021 Costa d'Avorio olimpica4 ...
Max Tau, litografia di Emil Stumpp, 1929 Max Tau (Bytom, 19 gennaio 1897 – Oslo, 13 marzo 1976) è stato uno scrittore e editore tedesco. Indice 1 Biografia 2 Premi 3 Onorificenze 4 Altri progetti 5 Collegamenti esterni Biografia Nacque a Bytom da una famiglia ebraica pesantemente influenzata dall'illuminazione ebraica. Studiò letteratura, storia dell'arte, filosofia e psicologia nelle università di Berlino, Amburgo e Kiel. Conseguito il dottorato all'Università di Kiel, difendendo una t...