Cesare Pavese
Cesare Pavese (Santo Stefano Belbo, Cuneo, Piemonte, 1908ko irailaren 9a – Torino, 1950eko abuztuaren 27a) italierazko idazlea eta poeta izan zen.
Torinoko unibertsitatean letretan lizentziatua, tesia Walt Whitmanen poesiari buruz egin zuen. Einaudi[1] argitaletxean hasi zen lanean ingelesezko literaturaren itzultzaile eta editore: S. Lewis, H. Melville, S. Anderson, Dos Passos, Stein, Defoe.
1935ean, zenbait hilabete kartzelan egon ondoren Brancaleonen (Calabria)[2] hiru urtez erbesteratzera kondenatu zuten, nahiz eta 1936an indultu bati esker itzuli egin zen.
Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) ez zuen ez armadan ez partisanoen taldeetan parte hartu, baina ondoren Italiako Alderdi Komunistan (PCI) sartu zen eta L'Unitá aldizkarian idatzi zuen.[3]
Azkeneko urteetan bere lanak onespena jaso zuen, 1950eko ekainean jaso zuen Strega sariak erakusten duen bezala.
1950eko abuztuaren 26an Turineko Roma hotelean bere buruaz beste egin zuen.
Literatur estiloa eta ibilbidea
Idazle neorrealistatzat jotzen da. Bere lehen poema liburuan, Lavorare stanca, lirika estetizistaren kontrako poema narratiboak proposatzen zituen, non protagonistak langile, nekazari edo prostitutak izan zitezkeen. Baina guztiaren gainetik bere obra eta bizitza osoa baldintzatuko duen ezaugarria gizakion izugarrizko bakardadea da. Sentimendu horri aurre egiten gogoz saiatu zen, dela bizitza sozialaren bidez, dela amodioaren bidez, arrakastarik gabe bere poema ezagunean, Verrà la morte e avrà i tuoi occhi, ikusten den bezala. Bere lanak itxuraz errealistak izan arren, errealismo hori gainditzen duen ukitu lirikoa dute eta hain maite zuen "mitoarekin" lotzen dira[4].
Lanak
Eleberri eta ipuinak
- Paesi Tuoi, 1941
- Feria d'agosto, 1946
- Dialoghi con Leucò, 1947
- Il Compagno, 1947
- La bella estate: Tra donne sole eta Il diavolo sulle colline barne, 1949
- Prima che il gallo canti: La casa in collina eta Il carcere barne, 1949
- La luna e i falò, 1950
- Notte di festa, 1953
- Ciau Masino, 1968
|
Saiakerak, gutunak, egunkaria
- La letteratura americana e altri saggi, 1951
- Il mestiere di vivere. Diario 1935-1950, 1952
- Lettere, 1924-1950, 1966
- Interpretazione dell poesia di Walt Whitman. Tesi di laurea, 1930 (2006)
|
Poesia
- Lavorare stanca, 1936
- La terra e la morte, 1947
- Last blues,to be read some day, 1950
- Verrà la morte ed avrà i tuoi occhi, 1951.
|
80ko hamarkadan hasi zen euskaraz ezagutarazten Paveseren lana. Bere lanak liburuetatik haratago, bere poeta izaerari ondo baino hobeto egokitzen zaion literatur aldizkarietan, hala nola Xaguxarra, Susa, Maiatz, Egan, Hegats eta, azkenik, Senezen edota antologia-liburuen bidez –adibidez Alkoola poemak, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak edo Bertzerenak– ezagutu ahal izan ditu euskal irakurleak. Hona hemen, kronologikoki:
- Gente Spaesata, Xaguxarra-1 aldizkarian. Xaguxarra, 1980. Itzultzailea: Txema Larrea
- Semplicita, Xaguxarra-1 aldizkarian. Xaguxarra, 1980. Itzultzailea: Txema Larrea
- Tu non sai le colline, Xaguxarra-1 aldizkarian. Xaguxarra, 1980. Itzultzailea: Txema Larrea
- Verra la morte e avra i tuoi occhi, Xaguxarra-1 aldizkarian. Xaguxarra, 1980. Itzultzailea: Txema Larrea
- La puttana contadina, Susa-3 aldizkarian. Susa, 1981.Itzultzailea: Mikel Etxebeste
- Burkidea (Il Compagno), Elkar, 1984. Itzultzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu
- Aintzinako disziplina, (Disciplina antica) Alkoola poemak liburuan. Pamiela, 1984. Itzultzailea: Juan Martin Elexpuru
- Belaunaldi bat, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Gaueko atseginak, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Goizak garden iragaiten dira, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin, (Verrá la mortte e avrá i tuoi occhi), Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Lan egitea nekagarria da, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Lo pasatzen duzun gaua, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Zuk ez dituzu ezagutzen, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan. Pamiela, 1985. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia
- Bi narrazio, Susa-14/15 aldizkarian. Susa, 1985. Itzultzailea: Joakin Balentzia
- Gaueko atseginak, Maiatz-11 aldizkarian. Maiatz, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda
- Heriotza etorriko da eta zure begiak ukanen ditu, (Verrá la mortte e avrá i tuoi occhi), Maiatz-11 aldizkarian. Maiatz, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda
- Lan egiteak nekatzen du, Maiatz-11 aldizkarian. Maiatz, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda
- Last blues, to be read some day, Maiatz-11 aldizkarian. Maiatz, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda
- Teilatuen paradisuan, Maiatz-11 aldizkarian. Maiatz, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda
- Muinoko etxea (La casa in collina), Ibaizabal, 1991. Itzultzailea: Koldo Biguri
- Bizitza lanbide (Il mestiere di vivere: 1935-1950), Ibaizabal, 1997. Itzultzailea: Maite Lopetegi Campano.
- Lehen amodioa, (Primo amore) Lehen amodioa : Antologia liburuan. Igela, 2000. Itzultzailea: Joseba Urteaga.
- Ciau Masino, Egan 1997-3/4 aldizkarian. Egan, 2005. Itzultzailea: Gillermo Etxeberria
- Klar eta hutsik..., Bertzerenak liburuan. Pamiela, 2006. Itzultzailea: Luigi Anselmi
- Etorriko da heriotza eta zure begiak izango ditu (Verrá la mortte e avrá i tuoi occhi), Hegats-41 aldizkarian. Hegats, 2008. Itzultzailea: Migel Anjel Unanua
- Lurra eta heriotza, (La Terra e la Morte) Hegats-41 aldizkarian. Hegats, 2008. Itzultzailea: Migel Anjel Unanua
- T.ri bi olerki, (Due poesie a T.) Hegats-41 aldizkarian. Hegats, 2008. Itzultzailea: Migel Anjel Unanua
- Heriotza etorriko da eta zure begiak ukanen ditu, (Verrá la mortte e avrá i tuoi occhi), Abestitzak eta poema kantatuak liburuan. Elkar, 2006. Itzultzailea: Xabier Lete (Xabier Lete, itzultzaile, Gotzon Egiak idatzitako artikuluan berragitaratua, Senez-41 aldizkarian. EIZIE, 2011.)
|
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
|