Maite Lopetegi Campano (Donostia, 1964) gipuzkoar itzultzailea da. Literaturan, italierazko bi liburu ditu euskaratuak. Ogibidez liburuzaina da eta dokumentazioaren kudeaketan aritua. Martuteneko Itzultzaile Eskolan egin zituen itzulpengintzako ikasketak, euskara irakasle ere aritu izan da.
Itzulpenak
- Italo Svevo: Bidaia sentimental laburra (1998). Ibaizabal, Euba.
- Cesare Pavese: Bizitza lanbide (1997). Ibaizabal, Euba.
Kanpo estekak