Bridget Jones: The Edge of Reason (euskaraz Bridget Jones: Arrazoiaren Ertzean) 2004ko Beeban Kidron ingeles zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. 1999ko Helen Fielding idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Renée Zellweger, Hugh Grant, Colin Firth, Jim Broadbent eta Gemma Jones aktoreek antzeztu zuten.
2001eko Bridget Jones's Diary filmaren jarraipena da, eran berean, 2016an Bridget Jones's Baby jarraipena izan zuen.
Renée Zellweger aktoreak bere antzezpenari esker Urrezko Globo Sariaren izendapen bat jaso zuen, Emakumezko aktore onena - Musikal eta komedia film sailean.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jada Bridget Jones (Renée Zellweger) zoriontsu da: Mark Darcy (Colin Firth) ederrarekin bizi da eta bere nagusi-ohia zen Daniel (Hugh Grant) tentelaz ahaztu da. Baina zoritxarrez Rebecak (Jacinda Barrett) Markekin duen harremana apurtuaraziko du. Lanean ere ez dabil ongi, baina gauzik txarrena bere Tailandiarako bidaian gertatuko zaio. Halere, betiko legez, bere lagunen babesa izango du, haiek animatu eta jende berria ezagutu dezan bultzaraziko diote. Baina, batek daki, Bridgeten gogoan Danielekin itzultzeko asmoa ez ote dagoen?
Aktoreak
Kanpo estekak