Bridget Jones's Diary (euskaraz Bridget Jonesen egutegia) 2001eko Sharon Maguire galestar zinema zuzendariaren amodio eta umorezko filma bat da. Helen Fielding idazlearen Bridget Jones's Diary eleberrian oinarritua dago, berez Jane Austen idazlearen Pride and Prejudice ("Harrotasuna eta Aurreiritzia") eleberriaren berregokitzapen bat delarik. Berta, Renée Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firth aktoreek antzeztu zuten. 2004an Bridget Jones: The Edge of Reason eta 2016an Bridget Jones's Baby izeneko jarraipenak izan zituen.
Renée Zellweger aktoreak bere antzezpenarengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
Bridget Jones (Renée Zellweger) hogeitamabi urtetako emakume londrestar ezkondugabe eta konplexuz betea da, bere maitasun bizitza hondamendi bat delarik. Bi griña bakarrik ditu: argaldu eta benetazko maitasuna topatzea. Urteberri egunean bi erabaki hartuko ditu: pisua galdu eta egutegi bat idaztea. Baina laister bere maitasun bizitza korapilatu egingo da, bi gizonen artean erdibituko baita. Alde batetik, Daniel Cleaver (Hugh Grant), bere nagusia, jator eta sexya, baina arriskutsua; bestetik, Mark Darcy (Colin Firth), familiako aspaldiko laguna, hasiera batean barnerakoi eta aspergarria iruditzen zaiolarik.
Aktorea
Kanpo estekak