Bloody Mama
Bloody Mama (euskaraz Ama Odoltsua), 1970eko Roger Corman estatubatuarrak zuzendutako biografia drama film bat da. Depresio Handiaren garaiko Kate "Ma" Barker gaizkilearen bizitzan oinarritua dago. Shelley Winters, Bruce Dern, Don Stroud, Diane Varsi, Robert De Niro, Robert Walden eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten. Gerora aski ospetsua bilakatuko zen Rober De Niro aktorearen zinemako lehenbiziko antzezpenetako bat izan zen. ArgumentuaKate Barkerrek (Shelley Winters) bere lau semeak modu autoritarioan hezitu zituen, baina haien gaiztakeriekin onberagia izan zen. Semeek amari miresmena zioten, baina batez ere beldurra. Semeak heldu egitean, Katek George (Alex Nicol) senar ahula abandonatu eta smeekin batera bizitzan aurrera egin zuen. Honela Bakertarrek delinkuentzia eta krimenean oinarritutako bizimoduari ekin zioten, horregatik justiziak haiek atzemateko asmoz etengabe jarraitu zituen. Aktoreak
Kanpo estekak
|