Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Viktoriar Aroaren hasiera, Erresuma Batua. Guy Carrell (Ray Milland) britainiar aristokrata heriotzareriko izuarekin obsesionatua bizi den gizasemea da, gau eta egunez bizirik lurperatuko ote dutenaren beldurrez bizi da. Emily (Hazel Court) emazteak beldurrik ez izateko esan arren, Guyk besteek hiltzat jo eta bizirik lurperatuko dutela pentsatzen jarraituko du. Honela, engainaturik, beste pertsona batzuen laguntza bilatuko du, tartean Kate arrebarena (Heather Angel), baina heriotzareriko izu-ikaraz jarraituko du, bai eta bere hurbilekoa den norbaitek hilda ikusi nahi duela sinisten ere.