Bizkarsoro2023koJosu Martinez bilbotar zuzendariaren film dramatikoa da. Iparraldeko fikziozko herri batean kokatuta dago filma, XX. mendean, eta euskarak eta euskaldunek jasandako errepresioa du hizpide. Filma fikziozkoa izanik ere, benetako istorioak ekarri ditu Martinezek pantaila aurrera, kontatzen baitu nola zigortzen zituzten herritarrak, euskaraz hitz egite hutsagatik.[1]
Film hau, bost laburmetraiaz osaturiko luzemetraia da.[2]
Sinopsia
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Alegiazko herri batean, bost istorio erreal, 1915etik 1982ra gertatuak, bost ataletan banandurik:
1915 - Ama
1921 - Anti
1940 - Su-ban-di-la
1966 - Hitzak
1982 - Alaba
Ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak, haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri tipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirauteko borroka.[3]