Jainkoak ez dit barkatzen 2018ko Josu Martinez bilbotar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Lezo Urreiztietaren bizitzan oinarrituta. Gerra eta deserriaren historia bat da, itsasoko abenturen historia bat, gertatu zirela jakin gabe gertagaitzak direla diruditen pasartez osatutako historia.[1][2]
Berezia da filma, Martin Ugalde kazetariak Lezo Urreiztietari 1975ean grabatutako 35 orduko elkarrizketa batean oinarritzen da. Horrela, Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia da Jainkoak ez dit barkatzen filma.[3] Pelikulan hainbat elementu uztartzen dira: aspaldiko argazki eta bideo historikoak, marrazki bizidunak, Martin eta Lezoren eszena antzeztuak, korritzen ari den kasetearen planoek markatzen dituzte kapitulu-banaketak...
Filma ikusi eta komentatzeko hainbat emanaldi antolatu ziren herriz-herri, 20 gutxienez.[3]
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen...[4]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak