Bizkaiko lehenengo hiri-arteko bizikleta mailegu zerbitzua izan zen, eta 110 bizikleta eskaintzen zituen18 puntu ezberdinetan, ohikoak zein elektrikoak.
2019ko azaroaren 27an zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Uribe-Kostako Mankomunitateak, eta hala, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera desagertu egin zen.[2] Arrazoitu zutenez, zerbitzuaren erabilera asko jaitsi zen azken urteetan, baina jasangarritasun politika berriak martxan jarriko zituztela agertu zuten. Erabaki honek kritika ugari sortu zituen, baita mankomunitate barruko oposizioko alderdienak ere.[3]
Mailegu puntuak
Barrika
Eskola, Goierri errepidea.
Kultur etxea, Udaletxeko errepidea, 2.
Berango
Axgane, Simon Otxandategi etorbidea, 128. Bizkaibusen geltoki parean.
Bizimetak ezarritako sistemaren arabera, kontaktu gabeko txartela pasa behar zen bizikleta mailegu puntuko pantailatik, pantailako jarraibideei kasu eginez bizikleta bat esleituko zitzaigularik.
Erabilera arruntean bizikleta hartu eta bi orduz erabil zitekeen, hurrengo tarifekin 2018an:
Hasierako 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,15€; Elektrikoa: 0,30€.
Hurrengo 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,30€; Elektrikoa: 0,60€.
Bi ordutik gora hurrengo zigorra ezartzen zen orduko:
Ohiko bizikleta: 2,00€/h; Elektrikoa: 3,00€/h.
Urteko abono-txartela:
12,00€/urte.
Erabilera noizbehinkakoa bazen, zerbitzuak irauten zuen egun osoan erabil zitekeen bizikleta, hau da, azarotik martxora goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:00etara; eta apiriletik urrira goizeko 7:00etatik arratsaldeko 21:00etara, eta hurrengo tarifak ezartzen ziren2018an:
Ohiko bizikleta: 5,00€/egun; Elektrikoa: 6,00€/egun.