Bere burua «iraultzako ikasle» gisa kalifikatu zen, eta mugimendu libertario alemaniar eta internazionalaren irudi nabarmenetako bat izan zen.
Lehen Mundu Gerra
Anarkista bihurtu zen Gustav Landaueren lana irakurtzerakoan. Lehen Mundu Gerra hastean, Souchy Vienan (Austria) bizi zen, eta han atxilotu eta Alemaniaradeportatu zuten[1]. Piotr Kropotkinen eta Lev Tolstoiren jarraitzaileek osatzen zuten talde anarkista baten kidea zen, baina bere atxilotze aginduak "Kontuz, anarkista!" zioen, eta urte asko esaldi hori bere autobiografiaren izenburua bihurtu zen.[2]
1914an intsumiso deklaratu zuen bere burua eta Suediara ihes egin zuen. Bertan panfleto antimilitaristak zabaltzeagatik atxilotu zuten, eta herrialdetik kaleratu.[3] Kartzelan Gustav Landauerri buruzko liburu bat idatzi zuen, 1919ko maiatzaren 2an eraila izan zena.
Weimarko Errepublika garaia
1919ko amaieran Alemaniara itzuli eta Der Syndicalist egunkariko erredakzioan sartu zen, Freie Arbeiter Union Deutschlands (FAUD) sindikatu anarkosindikalistaren organoa, 1922 eta 1933 artean editorea izan zena. 1921ean Frantzian Ian egin zuen eta seme bat izan zuen, Jean, Therese Souchyrekin, baina berriz ere herrialdetik bota zuten anarkista izateagatik. Alemaniara bueltatu zen.
Egoera ikusita, Rudolf Rockerrekin batera Langileen Nazioarteko Elkartea (IWA-AIT)[6] bultzatu zuten, langile mugimendua Sobietar Batasunaren menpeko ziren Alderdi Komunistetatik independenteak mantentzeko. Denbora horretan, hainbat herrialdetako anarkista batzuekin topo egin zuen, eta hainbat alditan Berlinen (Alemania) aurkitu zuten babesa, boltxebikeengandik ihes egin zuten anarkista errusiarrak edo Durruti bezalako anarkista espainiarrak barne. IWA-AITren sorrerako Kongresuan,1922-1923an Berlinen bildua, IWA-AIT berriaren hiru idazkarietako bat izan zen, Rudolf Rocker eta Alexandre Schapirorekin.
Ordutik aurrera munduan zehar bidaiatu zuen, Alemaniara itzuliz, eta Espainian, Hego Amerikan eta Frantzian hainbat aldiz biziz. Mugimendu anarkistan oso aktiboa izan zen bizi izan zen leku guztietan, eta anarkista famatuekin lan egin zuen, Rudolf Rocker eta Piotr Kropotkin barne.
1930ean Berlinen bildutako IWA-AITren kongresuan, Pestañarekin batera, sindikalismo oso erreformista defendatu zuen. Kongresuak protesta zabala egin zuen jarrera erreformista eta ez anarkosindikalista horien aurka.
Hitler boterera igo zenean, Souchy Frantzian babestu zen.[7] Militante askok leporatu zioten naziek IWA-AITren artxiboak konfiskatu zituztelako gelditasun eta pasibotasuna.
Bigarren erbestealdia eta Espainiako Gerra Zibila
1936ko uztaileanBartzelonara joan zen, eta han FAIko Komite Penintsularreko kanpo harremanetarako arduradun eta CNTren Kataluniako Lurralde Komiteko eta CNTko kontseilari politiko izendatu zuten. Poliglota burutua, gaitasun diplomatikoak, nazioarteko ospe eta ospe handia eta esperientzia militante handia zituena, oso baliotsua bihurtu zen goi-batzorde zenetistentzat.
1936an eta 1937an CNTko ordezkari gisa aritu zen herrialde guztietan eta IWA-AITko sailen aurrean. 1937ko udan, CNTko enbaxadore ofizioso gisa jardun zuen, sekzio guztiak mehatxatuz AIT utzi eta Internazional berri bat sortuz, goi-batzordeen taktika kolaborazionistari nazioarteko kritikak eten ezean.[8] Helmut Rüdiger IWA-AITko Bartzelonako idazkariarekin etsaitu zen, bere eginkizunak oztopatzen zituelako, batez ere Prentsa eta Propagandan, atzerritarrak Souchyra joaten baitziren, IAW-AITko benetako ordezkaria balitz bezala.
1937ko abenduan Parisen bildu zen IWA-AITren Ezohiko Kongresuan, alferrik saiatu zen bere burua defendatzen Alemaniako ordezkaritzaren txosten baten salaketetatik. Txosten horrek difamaziotzat jotzen zuen, eta CNTren eta IWA-AITren arteko liskarraren erruduntzat aurkezten zuten. Ez alemanek, ez frantsesek, ez poloniarrek ez zuten onartu Kongresuan egotea, ezta itzultzaile gisa ere. CNTren posizio ministerialistetatik ia ez zen aldentzen, baina Horacio Martínez Prietoren eta beste batzuen printzipioen utzikeria lotsagabearen aurka zegoen.[9]
Hirugarren erbestealdia eta Alemaniara bueltan
1939an Frantziara ihesi egitea lortu zuen[10], eta 1942an Mexikora joan zen, naziengandik ihes eginez[11]. Azkenean 1951 urtean Alemaniara itzuli zen.
Kuban egon zen, iraultza baino lehen eta iraultzan bertan, 1960an Kubara gonbidatu zuten agintari kastristek. Kubako erreboluzioari buruzko testonioak izeneko liburuxka bat argitaratu zuen, Kubako erregimen estalinistarekin oso kritikoa.
1962tik munduan zehar ibili zen kazetari eta sindikatu-aditu gisa edo hezkuntzan, izaera burgesa duten nazioarteko lan-agentzietan lan eginez: sindikatu Libreen Nazioarteko Konfederazioa eta Lanaren Nazioarteko Erakundea. Filologoa eta 11 hizkuntza dakizkiena, Berlitz eskoletan aritu zen lanean denboraldi batez.
Yugoslaviakoautogestioa aztertu zuen herrialdea hainbat alditan bisitatuz; Ertamerikan ibili zen 1957-1958 urteetan, eta hezkuntzan aditua bezara Madagaskarren (1962), Jamaika eta Honduras (1963) eta Venezuelan (1964-1965) izan zen.[12]
Liburu ugari argitaratu zituen alemanez, batez ere historiari, sindikalismoari eta pedagogiari buruzkoak
Espainieraz, Las sangrientas jornadas de mayo liburua pasarte historiko horren lekuko presentzial baten kontakizun bakarrenetakoa dela egiaztatu behar da. Era berean, Entre campesinos de Aragón liburuak Gerra Zibilean Aragoiko nekazarien kolektibizazioak aztertzen ditu.
1983an Clara Thalmannekin bildu zen, 1937tik lehen aldiz, eta Espainiara itzuli zen La larga espera dokumentala filmatzeko.
Pneumoniak jota hil zen 91 urte zituela. Ez zen ez hiletarik ez hilobirik izan, gorpua zientziari eman baitzioten.
Lan nagusienak
Landauer, el filósofo de la revolución (1934) Imán.
La verdad sobre los sucesos en la retaguardia leal. Los acontecimientos de Cataluña (1937). Editorial FACA.
El martirio de los anarquistas de Chicago. 11 Noviembre de 1887 - 11 Noviembre de 1937 (1937) Tierra y Libertad.
Entre los campesinos de Aragón: El comunismo libertatio en la comarcas liberadas; prólogo de E. López Alarcón (1938). Comisión de Propaganda y Prensa del Comité Nacional de la CNT.
Erich Müsham: Su vida, su obra, su martirio (1980). Ateneo Libertario Al Margen
Erreferentziak
↑(Gaztelaniaz)«Augustin Souchy Bauer (Vida y obra)»SOBRE LA ANARQUÍA Y OTROS TEMAS (VIDA, OBRA Y BIOGRAFIAS DE ACTIVISTAS, LUCHADORAS Y LUCHADORES ANARQUISTAS) HASTA EL AÑO 1899 2016-12-25 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).