Annemarie Moser-Pröll (Kleinarl, 1953ko martxoaren 27a) Austriar eskiatzaile erretiratua da. Hainbat sari irabazi ditu: Urrezko domina olinpiko bat, 5 Munduko Txapelketa, 6 Munduko Kopa eta 62 garaipen Eski Alpetarreko Munduko Kopan.
Kirol ibilbidea
Bere ibilbidean, Moser-Pröll sei aldiz izan zen Munduko Kopako txapeldun, horietako bost jarraian (1971-75). Banakako Munduko Kopako 62 garaipen lortu ditu, emakumezkoen mailan Mikaela Shiffrin eta Lindsey Vonnen atzetik hirugarren. Izena eman duen lasterketen %35,4[1] irabazi ditu, portzentaje hau munduko bigarrena da Mikaela Shiffrinen %37,5[2] onenaren ondoren. Bost aldiz izan da munduko txapelduna (Hiru aldiz jeitsieran eta bi aldiz konbinatuan) eta urrezko domina olinpiko ere irabaiz du. Eskiatzaile guztien artean, bera da diziplina bakarrean jarraian lasterketa gehien irabazi dituena: hamaika jaitsiera lasterketa: 1972-73 Munduko Kopako denboraldiko zortziak eta hurrengo denboraldiko lehen hirurak.
Irabazi zuen urrezko domina olinpikorako bidea nahiko luzea izan zen: 1972ko Sapporoko Neguko Olinpiar Jokoetan, jaitsiera eta Eslalom erraldoirako faborito garbia zen, baina bi probetan bigarren geratu zen Marie-Theres Nadig eskiatzaile suitzarraren atzetik. Orokorrean eta jeitsierako bosgarren titulua jarraian irabazi ostean, bere kirol ibilbidea eten zuen bere aita zaintzeko.[3] 1975-76 Munduko Kopako denboraldi osoa galdu zuen, bere jaioterri den Austriako Insbruck-en egin ziren 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak barne. 1976ko ekainean bere aita hil ondoren, eski lehiaketara itzuli zen eta laister kokatu zen onenen artean, bigarren sailkatuz. Munduko Kopa bi denboraldiz (1976-77 eta 1977-78) eta 1979an seigarren aldiz titulu orokorra irabazi zuen. AEBko Lake Placid hirian ospatu ziren 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan bere karrera aparta amaitu zuen jaitsieran urrezko domina irabaziz[4]. 1972ko Marie-Theres Nadig lehiakidea berarekin podiumena zela brontzezko domina gisa.
Palmaresa
Neguko Olinpiar Jokoak
Campeonatos Mundiales
Munduko Kopa
Sailkapen orokorra
- 1968-1969: 16. postua
- 1969-1970: 6. postua
- 1970-1971: 1. postua
- 1971-1972: 1. postua
- 1972-1973: 1. postua
- 1973-1974: 1. postua
- 1974-1975: 1. postua
- 1976-1977: 2. postua
- 1977-1978: 2. postua
- 1978-1979: 1. postua
- 1979-1980: 2. postua
Diziplina ezberdinetako sailkapena (10 onenak)
- 1968-1969:
- 1969-1970:
- Eslalon Erraldoia: 3. postua
- Jaitsiera: 8. postua
- 1970-1971:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalon Erraldoia: 1. postua
- Eslalona: 3. postua
- 1971-1972:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalon Erraldoia: 1. postua
- Eslalona: 9. postua
- 1972-1973:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalon Erraldoia: 2. postua
- 1973-1974:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalona: 5. postua
- Eslalon Erraldoia: 7. postua
- 1974-1975:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalon Erraldoia: 1. postua
- Eslalona: 4. postua
- 1976-1977:
- Jaitsiera: 2. postua
- Eslalona Erraldoia: 5. postua
- 1977-1978:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalon Erraldoia: 5. postua
- Eslalona: 8. postua
- 1978-1979:
- Jaitsiera: 1. postua
- Eslalona: 8. postua
- 1979-1980:
- Jaitsiera: 2. postua
- Konbinatua: 2. postua
- Eslalona: 8. postua
- Eslalon Erraldoia: 7. postua
Munduko Kopan irabazitakoak (62)
Jaitsiera(36)
Eslalon Erraldoia (16)
DATA
|
LEKUA
|
1970ko urtarrilak 17
|
Maribor
|
1971ko martxoak 10
|
Abetone
|
1971ko martxoak 11
|
Abetone
|
1971ko martxoak 14
|
Åre
|
1972ko urtarrilak 22
|
St. Gervais
|
1972ko otsailak 19
|
Banff
|
1972ko martxoak 1
|
Heavenly Valley
|
1972ko abenduak 20
|
Saalbach
|
1973ko urtarrilak 20
|
St. Gervais
|
1973ko martxoak 2
|
Mt. St. Anne
|
1974ko abenduak 7
|
Val-d'Isère
|
1975ko urtarrilak 9
|
Grindelwald
|
1975ko urtarrilak 11
|
Grindelwald
|
1975ko urtarrilak 19
|
Sarajevo
|
1975ko otsailak 23
|
Naeba
|
1978ko martxoak 17
|
Arosa
|
Eslalona (3)
DATA
|
LEKUA
|
1971ko urtarrilak 4
|
Maribor
|
1971ko urtarrilak 29
|
St. Gervais
|
1979ko abenduak 19
|
Piancavallo
|
Konbinatua(7)
DATA
|
LEKUA
|
1975ko urtarrilak 10
|
Grindelwald
|
1975ko urtarrilak 15
|
Schruns
|
1975ko urtarrilak 31
|
Chamonix
|
1976ko abenduak 16
|
Cortina d'Ampezzo
|
1979ko urtarrilak 19
|
Meiringen
|
1979ko urtarrilak 26
|
Schruns
|
1980ko urtarrilak 16
|
Arosa
|
Irudi galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak