Andreas Kaplan (Munich, 1977ko urriaren 5ean jaioa) Kühne Logistics Unibertsitateko presidentea den ekonomialari alemaniarra da.[1] Horren aurretik, ESCP Business Schooleko errektore kargua izan zuen.[2]
Kaplanen ikerketak gizartearen eraldaketa digitalean oinarritzen dira, adimen artifizialaren, sare sozialen eta errealitate birtualaren inpaktuak azpimarratuz. PLoS-en argitaratutako ikerketa baten arabera, Kaplan zientzialari aipatuenetako bat da mundu mailan.[3]
Kaplanek Sorbonan lortu zuen habilitazioa eta doktoretza, berriz, Koloniako Unibertsitatetik. École Nationale d'Administration-eko ikasle ohia ere bada.
Lanak
- Kaplan (2023) Business Schools Post-Covid-19: A Blueprint for Survival, Taylor & Francis, UK.
- Kaplan (2022) Artificial Intelligence, Business, and Civilization: Our Fate Made in Machines, Routledge, UK.
- Kaplan (2022) Digital Transformation and Disruption of Higher Education, Cambridge University Press.
- Kaplan (2021) Higher Education at the Crossroads of Disruption: The University of the 21st Century, Great Debates in Higher Education, Emerald Publishing.
Erreferentziak
Kanpo estekak