Alejandro González Iñárritu (Mexiko Hiria, 1963ko abuztuaren 15) Mexikoko zinema zuzendaria da.
Musikagintzan hasita, sei filmetako musika sortu zuen. Zinema ikasketak Maine eta Los Angelesen ikasi ostean, Televisa telebista mexikarrean aritu zen. Lehen film ertaina, Detrás del dinero, 1995ean zuzendu zuen, Miguel Bosé protagonista zuela.
Nazioarteko ospea 1999ko Amores perros filmari esker iritsi zitzaion. Izan ere, Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Geroago, 11'09'01 filmean ere parte hartu zuen, beste zuzendari askoren artean, Claude Lelouch, Shohei Imamura, Ken Loach, Mira Nair, Amos Gitai edo Sean Pennekin batera.
Amores perros filmaren arrakastak Hollywoodera eraman zuen. Hor, 21 Grams eta Babel zuzendu ditu. Biek Oscar kategoriaren bat irabazi dute. Zuzendari onenaren Oscar Saria bi aldiz irabazi zuen, 2014an eta 2015ean, Birdman eta The Revenant filmeengatik.