Amores perros (euskaraz: «Maitasun zakurrak») 2000ko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama-thriller film bat da. Emilio Echevarría, Gael García Bernal, Goya Toledo, Álvaro Guerrero, Vanessa Bauche, Jorge Salinas, Adriana Barraza eta Gustavo Sánchez Parra aktoreek antzeztu zuten.
21 Grams eta Babel filmeekin batera "Heriotzaren Trilogia" osatzen du.
2000ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mexiko Hirian, zorigaiztoko istripu batek hiru pertsonei tragikoki eragingo die. Octavio (Gael García Bernal), nereabeak Susanarekin (Vanessa Bauche) ihes egitea erabakiko du, bere Ramiro (Marco Pérez) anaiaren emaztea; Coffee, Octavioren txakurra, ihesa burutzeko beharrezkoa den dirua lortzeko tresna bilakatuko da. Era berean, Daniel (Álvaro Guerrero), gizon adinduak bere emaztea eta semeak utzi eta Valeria (Goya Toledo) espainiar modelo ederrarekin bizitzera joango da. Bere bizitza berria ospatzen ari diren egun berean, patuak Valeria trafiko istripu baten biktima tragikoa bihurtuaraziko du.
Aktoreak
Kanpo estekak