ItzagaondoaZangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.