Aitaren egiteakristaukultuan eta erlijio sinkretiko batzuetan egiten den keinua da, eskubiko eskuko hatzamar bi edo hirurekin gurutzea irudikatuz, bularretik bekokira eta ondoren ezkerreko sorbaldetik eskubikora, katolikoen artean, edo eskubiko sorbaldetik ezkerrekora kristau ortodoxoen artean. Meza, otoitz eta beste ekitaldi erlijiosoen hasieran eta bukaeran, kultuko irudi eta objektuen aurreko agur moduan, bedeinkapen moduan eta gaitza konjuratzeko egiten da.