Artean gehien azaltzen direnak abhaya mudra ("beldurrik eza"), dharmacakra mudra (legeari buruzko hitzaldia) eta dhyana mudra ("meditazioa") dira. Hinduismoa eta budismoa Indiatik kanpoko beste herrialdetara zabaltzearekin batera hedatu zen mudraren erabilpena, Asia hego-ekialdean eta Tibeten batik bat.