Keinuaren erabilera atropaikoa italiar kulturan aurki daiteke, baita Mediterraneoko beste askotan ere: zoritxarreko gertaerak gertatzen direnean edo hauek besterik gabe aipatzen direnean, keinua zorte txarrari kanpoan eusteko egiten dute. Modu tradizionalean ere begizkoa (italieraz: malocchio) kanpoan mantentzeko erabiltzen dute.
Mediterraneoko hainbat lekutan, aldiz, hatz erakuslearekin eta txikiarekin erabiltzen dute keinua gorantz; gainerakoak, berriz, itxita mantentzen dira, eta horren esanahiak konnotazio iraingarria har dezake modu oldarkorrean eginez gero, edo mugimendu oszilatzaile batekin eginez gero.