8½ (italieraz: Otto e mezzo, euskaraz Zortzi eta erdi) 1963ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren komedia-drama film bat da. Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Anouk Aimée eta Sandra Milo aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean Gianni Di Venanzo argazkilariak filmatu eta Nino Rota musikariaren soinu banda du.
Felliniren film ospetsuenetakoetako bat da, zinema kritikari batzuentzat inoizko film onenen artean dago. Zinema zuzendari bati buruzko istorioa eta arazoak kontatzen ditu, Fellini beraren zertzelada autobiografikoak ere baditu.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Piero Gherardi).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Guido Anselmi (Marcello Mastroianni) zinema zuzendari ospetsua eta estresatua da, bere ibilbidearen gailurra atzean laga eta gainbeheran dagoena, inspirazioa nahiz beree azken filma amaitzeko bere buruan segurtasuna galdu ditu. Erabat lurjota, atseden hartzeko bainuetxe batera joatea erabaki du. Halere, filmeko lan talde guztitik urrundu nahi izan arren, honako bere lankideek bainuetxerarte jarraituko dute: gidoigilea, ekoizlea (Guido Alberti), emaztea (Anouk Aimée) eta maitalea (Sandra Milo). Giroaz guztiz nazkatua, Guidok inguruaz abstraitzeko bere ametsetara jotzen du. Honela bada, oroitzapen eta fantasiaz osatutako bere mundu onirikoa errealitatearekin nahastuko da, tartean Guidoren ametsetan Asa-Nisi-Masa hitz magiko eta misteriotsuak ere agertuko dira.
Aktoreak
- Marcello Mastroianni: Guido Anselmi, zinema zuzendaria
- Anouk Aimée: Luisa Anselmi, Guidoren emaztea
- Rossella Falk: Rossella, Luisaren lagunik onena eta Guidoren aitorlea
- Sandra Milo: Carla, Guidoren maitalea
- Claudia Cardinale: Claudia, zinema izarra eta Guidoren Emakume Idealaren frogetako hautagaia
- Simonetta Simeoni: neska gaztea
- Guido Alberti: Pace, zinema ekoizlea
- Mario Conocchia: Mario Conocchia, Guidoren ekoizpen laguntzailea
- Bruno Agostini: Bruno Agostini, ekoizpen zuzendaria
- Cesarino Miceli Picardi: Cesarino, ekoizpen begiralea
- Jean Rougeul: Carini Daumier, zinema kritikaria
- Mario Pisu: Mario Mezzabotta, Guidoren laguna
- Barbara Steele: Gloria Morin, Mezzabottaren neska gaste berria
- Madeleine LeBeau: Madeleine, frantses aktorea
- Caterina Boratto: hoteleko andere misteriotsua
- Eddra Gale: Saraghina, emagaldua
- Eugene Walter: estatubatuar kazetaria
- Ian Dallas: Maurice
- Edy Vessel: manikia
Kanpo estekak