Marcello Vincenzo Domenico Mastroianni (Fontana Liri, 1924ko irailaren 28a - Paris, 1996ko abenduaren 19a) aktore italiar bat izan zen.
60ko eta 70eko hamarkadetan aktore italiar ezagun eta maitatuena izan zen Italiatik kanpo, batez ere Sophia Lorenekin batera egindako pelikulengatik eta Federico Fellini eta Vittorio de Sicaren filmetan protagonistaren papera bete izanagatik. Italiako zinemako aktorerik malguenen artean dago, izan ere, paper dramatikoetan nahiz komikoetan primeran moldatzeko trebetasun aparta izan zuen. “Commedia all'italiana” edo komedia italiarraren mosketarietako bat izan zen, Vittorio Gassman, Alberto Sordi, Ugo Tognazzi eta Nino Manfredirekin batera.
Hiru bider izan zen aktore onenaren Oscar sarirako hautagai: 1963an Divorzio all'italiana (Dibortzioa italiar eran) filmagatik, 1978an Una giornata particolare filmagatik eta 1988an Nikita Mikhalkov zuzendari errusiarraren Oci ciornie (Begi beltzak) filmagatik.
Biografia
Marcello Mastroianni Fontana Lirin, Apeninetako herrixka batean jaio zen, Frosinone probintzian, 1924ko irailaren 28an. Haren aita Ottone Mastroianni zen, Umberto Mastroianni eskultorearen anaia, eta ama aldiz Ida Irole; biak jatorriz Arpinokoak ziren (hau ere Frosinone probintzian).
Urte batzuk geroago, Mastroianniren familia Turinera joan zen bizitzera, oso denbora gutxirako, eta bertan Ruggero anaia jaio zen. 1933an behin betiko Erromara aldatu ziren.
Oso gaztea zela, estra gisa lan egitea lortu zuen Carmine Galloneren Marionette, Alessandro Blasettiren La corona di ferro, Mario Cameriniren Una storia d’amore eta Vittorio De Sicaren I bambini ci guardano filmetan. 1943an eraikuntzako ingeniari tekniko izateko diploma lortu zuen Erromako Galileo Galilei Institutu Tekniko Industrialean. 1945ean lehenbiziko antzerki klaseak hartzen hasi zen eta berriz ere zinemari ate joka aritu zitzaion. Garai horretan Silvana Mangano izeneko neska gazte ezezagun batekin partekatu zuen aktore izateko ametsa eta elkarrekin maitasun istorio motz bat izan zuten.
Debuta
Benetan zineman lanean 1948an hasi zen Riccardo Fredaren Miserableak filmean, Victor Hugoren izen bereko eleberrian oinarritutako film batean, alegia. Garai berean, antzerkian paper txikiak lortzen hasi zen, hasieran konpainia amateurretan. Noizbait, ordea, Mastroianni gazteak Luchino Viscontiri atentzioa eman zion eta lehenengo papera eskaini zion profesional gisa, William Shakespeareren Rosalinda edo Come vi piace antzezlanean (1948, Teatro Eliseo – Erroma) eta ondoren Tennessee Williamsen Un tram chiamato Desiderio antzezlanean (1949, Teatro Eliseo – Erroma), Mitch-en papera jokatuz (Kowalsky-rena ordea Vittorio Gassmanek jokatu zuen). Orduan, Flora Carabella, bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, hark ere paper txiki bat baitzuen antzezlanean; 1950ean ezkondu ziren eta Barbara izeneko alaba bat izan zuten.
Luciano Emmeren zuzendaritzapean hainbat komedia neoerrealistatan (Domenica d’agosto, Parigi è sempre Parigi, Le ragazze di Piazza di Spagna) parte hartu ondoren, lehenengo paper dramatikoak iritsi zitzaizkion, Claudio Goraren Febbre di vivere, Carlo Lizzaniren Cronache di poveri amanti eta Luchino Viscontiren Le notti bianche filmetan. Alessandro Blasetti zuzendariaren Peccato che sia una canaglia filmean ere parte hartu zuen.
Ospea eta nazioarteko arrakasta
1958an lortu zuen, behin betiko, izen sendo bat Italiako zinemagintzan I soliti ignoti filmarekin eta, jarraian, Adua e le compagne (1960) izenekoarekin.
Divorzio all’italiana (1961) filmari esker, Zilarrezko Xingola (Nastro d’argento), British Film Academyren saria eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zituen.
Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta 8½ (1963) maisulanek nazioarteko arrakasta ekarri zioten, bai eta “latin lover” ospea ere; zahartzarora arte ahalegindu zen, alferrik samar, ospe horretatik ihes egiten. Horrexegatik, La Dolce Vita filmaren arrakastaren ondoren, inpotente baten papera jokatzea onartu zuen Il bell’Antonio (1961) filmean (Vitaliano Bracantiren izen bereko eleberrian oinarritutakoa), "sex symbol" mitoa suntsitzeko asmoz.
1962an Time astekari estatubatuarrak erreportaje bat eskaini zion, atzerriko izar miretsiena baitzen Estatu Batuetan.
Edertasunaz eta oso maila altuko lanez gain, bere aktore xarmaren arrazoietako bat bere aurpegiera hotza zen, zenbaitetan maltzurra, batzuetan malenkonia kutsu bat zuena eta nolabait lotsati itxura ematen ziona.
1963an, Mario Monicelliren I compagni filmean fabriketan matxinadak pizten dituen intelektual sozialista baten papera egin zuen eta ondoren, Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean eta Sophia Loren ondoan zuelarik Ieri, oggi, domani (1963), Matrimonio all’italiana (1964) eta I girasoli (1970) filmak egin zituen.
Sophia Lorenekin batera sortu zuen bikotea Italiako zinemako harreman artistikorik arrakastatsuenetako bat izan zen, bien karrera osoan zehar iraun zuena eta pasarte gogoangarriak utzi zizkiguna.
1996an komedia musikalean sartu zen, hiru bat hilabetez Garinei eta Giovannini-ren Ciao Rudy antzezlanean Rodolfo Valentinoren papera jokatuz; gauero dantzan eta abesten ibilita, alfer hutsa izateko ospea gezurtatzeko esperantza zuen. Alabaina, kritika ez zen xamurra izan berarekin eta nahiz eta emanaldietarako txartel guztiak behin eta berriz agortu, Mastroiannik agertokiak utzi zituen, 100 milioi lirako isuna ordainduz, Federico Felliniren Il viaggio di G. Mastorna filmatzeko. Riminiko maisuak, ordea, ez zuen inoiz proiektu hau aurrera ateratzea lortu; hori dela eta, dirua biltzeko, Terence Youngen The poppy is also a flower filmean hartu zuen parte.
1968an Amanti filma egin zuen Vittorio De Sicaren zuzendaritzapean. Emakumezko protagonistarekin, Faye Dunawayrekin, harreman motz bat izan zuen baina asko hitz egin zen bikoteari buruz. Garai berean film batzuk egin zituen ingelesez, baina Sophia Lorenek ingelesez bikain zekien bezala, Mastroiannik esaldiak buruz ikasi behar izaten zituen esanahia ulertu gabe.
1971n Marco Ferrerirekin lan egin zuen La cagna filmean eta platoan Catherine Deneuve aktore frantsesa ezagutu zuen; oso harreman luzea izan zuten, eta baita Chiara izeneko alaba bat ere. Hurrengo urtean Parisera joan zen bizitzera eta 1972 eta 1974 urteen artean pelikula frantses askotan lan egiteko aukera izan zuen.
Italiara itzuli zenean, berriz ere komedia arinetan (Culastrisce nobile veneziano, La pupa del gangster), autore filmetan (Todo modo, Una giornata particolare), drametan (Mogliamante, Perl e antiche scale), eta film groteskoetan (Ciao maschio, Fatto di sangue fra due uomini per causa di una vedova, si sospettano moventi politici) lan egin zuen.
1978an, Elio Petrik Jean Paul Sartreren obran oinarrituta zuzendutako telebistarako Le mani sporche telefilmean parte hartu zuen; horren aurretik Mastroiannik ez zuen sekula telebistan lan egin, Studio Uno telebista saioan gonbidatu gisa (Mina eta Sandra Miloren alboan) egindako zenbait agerraldi ospetsutan izan ezik.
1980an Federico Fellinik beste behin deitu zion, 8½ filmaz geroztik hemezortzi urte igaro ondoren, La città delle donne lan berriko protagonista izateko. Berriz ere egin zuten lan elkarrekin 1985ean Ginger e Fred filmean, Giulietta Masinaren ondoan, eta baita 1987an ere, Intervista izenekoan.
1987an Italiar Errepublikako Meritu Ordena jaso zuen, bigarren mailakoa. Geroago, 1994. urtean, lehen mailako ordena eskaini zioten.
1988an Massimo Troisirekin batera protagonista izan zen Splendor eta Che ora è? filmetan, biak Ettore Scolaren zuzendaritzapean; azken filmari esker, bi protagonistek Volpi kopa jaso zuten Veneziako Mostran.
Gaixotasuna eta heriotza
Biriketan tumore bat aurkitu zioten. Hil aurretik, bere azken filma egiten ari zela (Manoel de Oliveiraren Viaggio all’inizio del mondo), aitormen luze bat errodatu zuen (Mi ricordi, sì... mi ricordo) Annamaria Tatòk, bere azken neskalagunak, zuzendutakoa, eta askok aktorearen testamentu espiritualtzat hartzen dutena.
Bere Parisko apartamentuan zendu zen 1996ko abenduaren 19an, gaixotasunaren ondorioz. Haren alboan alaba gazteena egon zen, Chiara kuttuna. Mastroianniren gorpuzkinak Erromako Verano hilerrian daude.
Filmografia
Filma
|
Zinema zuzendaria
|
Urtea
|
I Miserabili |
Riccardo Freda |
1948
|
Domenica d'agosto |
Luciano Emmer |
1949
|
Cuori sul mare |
Giorgio Bianchi |
1949
|
Vita da cani |
Steno and Mario Monicelli |
1950
|
Contro la legge |
Flavio Calzavara |
1950
|
Atto d'accusa |
Giacomo Gentilomo |
1950
|
Parigi è sempre Parigi |
Luciano Emmer |
1951
|
Cinque mamme ed una culla - Passaporto per l'oriente |
Montgomery Tully eta Romolo Marcellini |
1951
|
Sensualità |
Clemente Fracassi |
1951
|
L'eterna catena |
Anton Giulio Majano |
1951
|
Viale della speranza |
Dino Risi |
1952
|
Tragico ritorno |
Pier Luigi Faraldo |
1952
|
Penne nere |
Oreste Biancoli |
1952
|
Le ragazze di Piazza di Spagna |
Luciano Emmer |
1952
|
Non è mai troppo tardi |
Filippo Walter Ratti |
1953
|
Gli eroi della domenica |
Mario Camerini |
1953
|
Lulù |
Fernando Cerchio |
1953
|
Febbre di vivere |
Claudio Gora |
1953
|
Giorni d'amore |
Giuseppe De Santis |
1954
|
La principessa delle Canarie |
Paolo Moffa |
1954
|
Cronache di poveri amanti |
Carlo Lizzani |
1954
|
Schiava del peccato |
Raffaello Matarazzo |
1954
|
Tempi nostri - Zibaldone N.2 |
Alessandro Blasetti |
1954
|
Tam tam Mayumbe |
Gian Gaspare Napolitano |
1955
|
Il bigamo |
Luciano Emmer |
1955
|
La bella mugnaia |
Mario Camerini |
1955
|
Peccato che sia una canaglia |
Alessandro Blasetti |
1955
|
La fortuna di essere donna |
Alessandro Blasetti |
1956
|
Il momento più bello |
Glauco Pellegrini |
1956
|
Il medico e lo steegone |
Mario Monicelli |
1957
|
Le notti bianche |
Luchino Visconti |
1957
|
Padri e figli |
Mario Monicelli |
1957
|
La ragazza della salina |
Frantisek Cap |
1957
|
Un ettaro di cielo |
Aglauco Casadio |
1957
|
Amore e guai |
Angelo Dorigo |
1958
|
I soliti ignoti |
Mario Monicelli |
1958
|
Tutti innamorati |
Giuseppe Orlandini |
1958
|
Racconti d'estate |
Gianni Franciolini |
1958
|
Ferdinando I, re di Napoli |
Gianni Franciolini |
1959
|
Il nemico di mia moglie - Il marito bello |
Gianni Puccini |
1959
|
La Legge |
Jules Dassin |
1959
|
Adua e le compagne |
Antonio Pietrangeli |
1960
|
La Dolce Vita |
Federico Fellini |
1960
|
Il bell'Antonio |
Mauro Bolognini |
1960
|
L'assassino |
Elio Petri |
1960
|
La notte |
Michelangelo Antonioni |
1960
|
Vie privée |
Louis Malle |
1961
|
Fantasmi a Roma |
Antonio Pietrangeli |
1961
|
8½ |
Federico Fellini |
1962
|
Divorzio all'italiana |
Pietro Germi |
1962
|
Cronaca familiare |
Valerio Zurlini |
1962
|
I compagni |
Mario Monicelli |
1963
|
Ieri, oggi, domani |
Vittorio De Sica |
1963
|
Matrimonio all'italiana |
Vittorio De Sica |
1964
|
Oggi, domani e dopodomani |
Luciano Salce, Marco Ferreri eta Eduardo De Filippo |
1965
|
Io, io, io... e gli altri |
Alessandro Blasetti |
1965
|
La decima vittima |
Elio Petri |
1965
|
Casanova 70 |
Mario Monicelli |
1965
|
Break-up |
Marco Ferreri |
1965
|
Spara forte, più forte... non capisco! |
Eduardo De Filippo |
1966
|
Lo straniero |
Luchino Visconti |
1967
|
Amanti |
Vittorio De Sica |
1968
|
Diamonds for Breakfast |
Christopher Morahan |
1968
|
I Girasoli |
Vittorio De Sica |
1969
|
Scipione detto anche l'africano |
Luigi Magni |
1970
|
Leo The Last |
John Boorman |
1970
|
Dramma della gelosia - tutti i particolari in cronaca |
Ettore Scola |
1970
|
Giochi particolari |
Franco Indovina |
1971
|
Permette? Rocco Papaleo |
Ettore Scola |
1971
|
La moglie del prete |
Dino Risi |
1971
|
...Correva l'anno di grazia 1870 |
Alfredo Giannetti |
1971
|
La cagna |
Marco Ferreri |
1972
|
What? |
Roman Polański |
1972
|
Tempo d'amore |
Nadine Marquand Trintignant |
1972
|
Rappresaglia |
George Pan Cosmatos |
1973
|
Mordi e fuggi |
Dino Risi |
1973
|
La grande abbuffata |
Marco Ferreri |
1973
|
Allonsanfan |
Paolo e Vittorio Taviani |
1974
|
Non toccare la donna bianca |
Marco Ferreri |
1974
|
La pupa del gangster |
Giorgio Capitani |
1974
|
Don't Touch The White Woman! |
Marco Ferreri |
1974
|
Per le antiche scale |
Mauro Bolognini |
1975
|
L'Événement le plus important depuis que l'homme a marché sur la Lune |
Jacques Demy |
1975
|
Salut l'artiste |
Yves Robert |
1975
|
La donna della domenica |
Luigi Comencini |
1975
|
Todo modo |
Elio Petri |
1975
|
Signore e signori, buonanotte |
Luigi Comencini, Mario Monicelli, Nanni Loy Ettore Scola eta Luigi Magni |
1976
|
Culastrisce nobile veneziano' |
Flavio Mogherini |
1976
|
Mogliamante |
Marco Vicario |
1977
|
Una giornata particolare |
Ettore Scola |
1977
|
Doppio delitto |
Steno |
1977
|
L'ingorgo - Una storia impossibile' |
Luigi Comencini |
1978
|
Ciao maschio |
Marco Ferreri |
1978
|
Così come sei |
Alberto Lattuada |
1978
|
Fatto di sangue fra due uomini per causa di una vedova, si sospettano moventi politici |
Lina Wertmüller |
1978
|
Giallo napoletano |
Sergio Corbucci |
1979
|
La città delle donne |
Federico Fellini |
1980
|
La terrazza |
Ettore Scola |
1980
|
Fantasma d'amore |
Dino Risi |
1981
|
La pelle |
Liliana Cavani |
1981
|
Oltre la porta |
Liliana Cavani |
1982
|
That Night in Varennes |
Ettore Scola |
1982
|
Gabriela |
Bruno Barreto |
1982
|
Storia di Piera |
Marco Ferreri |
1983
|
Il generale del armata morta |
Luciano Tovoli |
1983
|
Enrico IV |
Marco Bellocchio |
1984
|
Le due vite di Mattia Pascal |
Mario Monicelli |
1985
|
Ginger and Fred |
Federico Fellini |
1985
|
Maccheroni |
Ettore Scola |
1985
|
I soliti ignoti vent'anni dopo |
Amanzio Todini |
1985
|
O Melissokomos (Ο Μελισσοκόμος) |
Theo Angelopulous |
1986
|
Oci ciornie |
Nikita Mikhalkov |
1987
|
Miss Arizona (film) |
Pal Sandor |
1987
|
Intervista |
Federico Fellini |
1987
|
Splendor |
Ettore Scola |
1989
|
Che ora è? |
Ettore Scola |
1989
|
Cin Cin |
Gene Saks |
1990
|
Stanno tutti bene |
Giuseppe Tornatore |
1990
|
Verso sera |
Francesca Archibugi |
1990
|
Le voleur d'enfants |
Christian De Chalonge |
1990
|
To Meteoro Vima tou Pelargou (Το Μετέωρο Βήμα του Πελαργού) |
Theo Angelopoulos |
1991
|
De eso no se habla |
Maria Luisa Bemberg |
1992
|
Used People |
Beeban Kidron |
1992
|
Un, deux, trois soleil |
Bertrand Blier |
1993
|
Prêt-à-Porter |
Robert Altman |
1994
|
A Hundred and One Nights |
Agnès Varda |
1995
|
Al di là delle nuvole |
Michelangelo Antonioni |
1995
|
Sostiene Pereira |
Roberto Faenza |
1995
|
Trois vies & une seule mort |
Raul Ruiz |
1996
|
Viagem ao Princípio do Mundo |
Manoel de Oliveira |
1997
|
Erreferentziak
Kanpo estekak