Matrimonio all'italiana (euskaraz Ezkontza Italiar Eran), 1964ko Vittorio De Sicak zuzendutako komedia film bat da. Eduardo De Filipporen Filumena Marturano (1946) antzezlanean oinarritua dago. Sophia Loren, Marcello Mastroianni, Aldo Puglisi, Tecla Scarano eta Marilu' Tolo aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Sohpia Loren) eta Ingelesez besteko film onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Italia, Napoli, Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Filomena Marturano (Sophia Loren) neska gazte ederra bakar-bakarrik bizi da, putetxe batean lan eginez, beste bizimodurik ez baitu lortu. Bertan Domenico Soriano (Marcello Mastroianni) ezagutuko du, ezizenez Don Mimi, bizimodu latz horretatik aldedun arazi eta berarekin batera bere etxera bizitzera eramango duen burges diruduna.
Aktoreak
Kanpo estekak