Divorzio all'italiana (euskaraz: Dibortzioa italiar eran) 1961eko Pietro Germi italiar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Marcello Mastroianni, Daniela Rocca, Stefania Sandrelli, Leopoldo Trieste eta Odoardo Spadaro aktoreek antzeztu zuten.
1962ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Federico Fellini) irabazi eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Marcello Mastroianni) eta Zuzendari onenaren Oscar Sariaren (Ennio De Concini, Pietro Germi, Alfredo Giannetti eta Agenore Incrocci) izendapenak jaso zituen. 1962ko Canneseko Zinemaldian ere lehiatu eta komedia onenaren saria irabazi zuen. Atzerritar film onenaren BAFTA Saria irabazi zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sizilia, Camerino herria. Ferdinando Cefalù (Marcello Mastroianni) siziliar baroia hamabi urtez ezkondua egon arren bere hamasei urtetako hiloba Angela (Stefania Sandrelli) neskaz maitemindu da. Neska ere berataz maitemindua dagoela egiaztatzeano, bere emazteaz (Daniela Rocca) desegiteko moduan pentsatzen hasiko da: hura hiltzeko aitzakia izateko, berarekiko desleiala izan dadin saiatuko da. Garaiko italiar legeek "ohorearen aurkako delituk" zigor txikiekin zigortu ohi zituen. Halere, bere emaztea zintzoa eta leiala agertzen denez, baroiaren egitasmoa ez da gauzatzen, baina herrira bere antzinako miresle bat iristean gauzak aldatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak