Dulantziko finalerdia.
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako otsailaren 9a eta martxoaren 30a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 27 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 3 final laurden, 2 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian izan zen eta Iñaki Viñasprek bere aurreneko txapela jantzi zuen.
Parte hartzaileak
Bertsolariak (18)
2017ko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2019korako eta hauei hamairu bertsolari gehitu zitzaizkien. Hamairu hauek aukeratzeko urrian bost kanporaketa izan ziren eta 27 bertsolarik hartu zuten parte. Horrela beraz, honako hauek aritu ziren txapelketan:
Kanporaketatan sailkatuak:
Gai jartzaileak (12)
Epaileak (5)
Kanporaketako saioak
Honako bertsolari hauek sailkatu ziren kanporaketa bakoitzean:
Maeztun : Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte, Unai Anda eta Izar Mendiguren.
Izorian : Irati Anda, Paula Amilburu eta Unai Bengoetxea (ordezkoa).
Bastidan : Rikardo Gonzalez de Durana eta Jon Ruiz de Pinedo (ordezkoa).
Agurainen : Peru Abarrategi eta Ainhoa Comas.
Murgian : Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio eta Felipe Zelaieta.
Final laurdeneko saioak
Hiru final laurden izango dira. 18 bertsolaritatik hamabi sailkatuko dira finalerdietarako.
Araia
Otsailaren 9an jokatu zen Araiako Andra Mari aretoan.
Zigoitia
Otsailaren 16an jokatu zen Gopegiko Kultur Etxean.
Aramaio
Otsailaren 27an jokatu zen Aramaioko Kultur Etxean.
Sailkapena
Finalaurrekoak
Bi finalaurreko izan ziren. 12 bertsolaritatik sei sailkatuko ziren finalerako.
Legutio
Martxoaren 9an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean.
Dulantzi
Martxoaren 16an jokatu zen Dulantziko Kultur Etxean.
Sailkapena
Finala
Finala Gasteizko Principal Antzokian jokatu zen, 2019ko martxoaren 30eko 17:30etan hasita. Buruz burukoan, Iñaki Viñasprek Manex Agirreri irabazi zion.[ 1] . Lierni Altunak jantzi zion txapela.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak