Finalerdiko saioa Aramaion .
Finalerdiko saioa Dulantzin .
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako urtarrilaren 28a eta martxoaren 16a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 29 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 9 saio eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen eta Aroa Arrizubieta izan zen aurrenekoz txapelduna.
Parte hartzaileak
2022ko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2022korako eta hauei 24 bertsolari gehitu zitzaizkien, tartean Arabako Eskolarteko bertsolariak.
Bertsolariak (29)
Gai egile eta emaileak (9)
Epaileak (8)
Aurrekanporaketak
2023ko udazkenean lau aurrekanporaketa jokatu ziren. 24 bertsolaritatik 13k lortu zuten txapelketako final laurdenetarako sailkatzea.
Lanak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.
Izoria
Urriaren 20an jokatu zen Izoriako Zentro Sozialean[ 1] .
Biasteri
Urriaren 21ean jokatu zen Biasteriko Antonio Mijangos Kultur Aretoan[ 2] .
Legutio
Urriaren 28an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean[ 3] .
Araia
Urriaren 29an jokatu zen Araiako Udaletxeko batzar aretoan[ 4] .
Final laurdeneko saioak
Hiru final laurden izango dira. 18 bertsolaritatik hamabi sailkatuko dira finalerdietarako.
Lanak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.
Izarra
Urtarrilaren 28an jokatu zen Izarrako Kultur Etxean[ 5] .
Oion
Otsailaren 4an jokatu zen Oiongo Zinema aretoan[ 6] .
Laudio
Otsailaren 11n jokatu zen Laudioko Kasino aretoan[ 7] .
Sailkapena
Final laurdenetako sailkapena[ 8] :
Finalaurrekoak
Bi finalaurreko izango dira. 12 bertsolaritatik sei sailkatuko dira finalerako.
Lanak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Ganbarako lana:
Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.
Aramaio
Otsailaren 24an jokatu zen Aramaioko Kultur Etxean[ 9] .
Dulantzi
Martxoaren 2an jokatu zen Dulantziko Mikaela Portilla Kultur Etxeko aretoan[ 10] .
Sailkapena
Finala
Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen 2024ko martxoaren 16n .
Lanak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.
Buruz burukoa:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA).
Ganbarako lana; Bakarka, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean.
Sailkapena
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak