Beñat Garaio

Beñat Garaio

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
School of Oriental and African Studies, University of London (en) Itzuli
Tesi zuzendariaItziar Idiazabal
Leire Diaz de Gereñu Lasaga
Jarduerak
Jardueraksoziolinguista
Jasotako sariak

Inguma: benat-garaio-mendizabal

Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz, 1990) arabar soziolinguista eta ikertzailea da. Euskararen biziberritzea eta hizkuntzen jabekuntza dira bere ikergai nagusiak. Tesi Onenaren VIII. Koldo Mitxelena Saria jaso zuen 2022an, eta Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria 2023an.[1][2]

Ikertzailea

Hezkuntzaren arloan lizentziatu zen, eta soziolinguistikan espezializatu zen Londresko SOAS Unibertsitateko (Ekialdeko eta Afrikako Ikasketen Eskola) "Language Support and Revitalization" masterrean, eta HIZNET Hizkuntza Plangintzaren graduondokoan.

EHUko ELEBILAB ikerketa-taldean egin du bere ibilbidea eta euskararen biziberritzea eta hizkuntzen jabekuntza izan dira jorratzen dituen gai nagusiak. Hainbat dira argitaratutako liburu eta artikuluak, abian jarritako proiektuak eta partaide bezala aritutako egitasmoak.[3][2]

2022an ELEBILAB ikerketa-talde horretan Cum Laude doktoratu zen, eta hurrengo urtean EHUk berak eta Euskaltzaindiak antolatzen duten Arte eta Giza Zientzien arloko Euskarazko Tesi Onenaren VIII. Koldo Mitxelena Saria jaso zuen.[4] Tesiaren izenburua "Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai: D ereduko Gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen" zen, eta zuzendariak Leire Diaz de Gereñu Lasaga eta Itziar Idiazabal Gorrotxategi.[5]

Euskararen biziberritzearekin lotuta dauden hainbat ekimenetan parte hartu du, bai ikerkuntzan (Eusko Ikaskuntzaren e5 proiektuaren dinamizatzailea eta Soziolinguistika klusterra, besteak beste), bai antolakuntzan (HIGA!, EuskarAbentura eta Hitz Adina Mintzo). 2014az geroztik hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta beste horrenbeste aurkezpen egin ditu. 2022 eta 2023an, hainbat erakundetarako proiektuak garatzen ziharduen, Biziherri IGB elkarte zibilaren bidez.

2023ko Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria irabazi zuen.

Tamalez, sari banaketaren ekitaldian bertan, Bilboko Euskalduna jauregian, ikerlarien lan baldintzak hobetu bitartean ikerketaren alorra utzi beharko zuela jakinarazi zuen eta ikerketarako baliabide gehiago behar direla aldarrikatu zuen.[2]

Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskoletako indarguneak

Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztertu zuen Garaiok bere doktore-tesian. D ereduko Gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen saiatu zen.

Garaioren ustez, ikasleek euskalduntzen lortu diren datu orokorrak ikusita 1980tik aurrera oso emaitza onak lortu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Baina euskararen ezagutzaren gorakadak ez du euskararen erabilera areagotu eta, hori gutxi balitz, ukaezina da azken hamarraldietako hezkuntza-lorpenen emaitzetan jaitsiera etorri dela. Irakaskuntza-erronka berriak agertu dira eta horiek sakon ezagutu eta kontuan izatea ezinbestekoa da euskararen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduan. Gauzak horrela, testuinguru erdaldunetako eskola komunitateetan jatorri soziokultural anitzeko ikasleak biltzen dituzten eskoletako lorpenak sakonago aztertu zituen tesian, eta bi ikuspegitatik egin zuen. Alde batetik, aztertutako eskola-komunitateetako kide ezberdinen hizkuntza-jarrerak aztertu zituen, euskara ardatz duen eleaniztasunean oinarrituta. Horretarako, berariaz prestatutako galdetegiak erabili zituen. Bestalde, eskola horietako ikasleen euskarazko ahozko kontaketarako gaitasuna nolakoa den ere ikertu zuen, ipuin-kontaketaren bitartez. Euskararen biziberritzerako baldintzak onak ez ziren arren, bi aztergaietan emaitza onak lortzen zituen aztertutako ikastetxeetan. Emaitza onak zirela bi modutara argudiatzen zuen. Lehenik eta behin, onak ziren bai aurkitutako jarrerek euskararen biziberritzea sostengatzen dutelako, bai ikasleen ahozko gaitasunak eskatutako zeregina betetzea ahalbidetzen zuelako. Bigarrenik, emaitza onak ziren Euskal Herriko beste testuinguru euskaldunago eta homogeneoago batzuetako datuekin konparatuta, eskola horietan jasotako emaitzak beste eskola horien parean edo goitik ageri zaizkiolako.[6][5]

Sariak

  • 2013: Sancho el Sabio Fundazioaren gazteen ikerketa saria, Gasteizko A ereduko ikasleen hizkuntza jarreren inguruko lan batekin
  • 2017: Ikergazte kongresuko Poster-Aurkezpen Onenaren Saria Giza Zientzietan: “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?.[7]
  • 2020: Ainhoa Morón Lasarekin batera Txilardegi-Hausnartu 3. saria "Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo" lanarekin.
  • 2022: Tesi Onenaren VIII. Koldo Mitxelena Saria (giza zientzietan).[8]
  • 2023: Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria irabazi zuen "Kia ora, takatāpui: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen" izenburuko proiektuarekin.[1] Sariak Maorieran biziberritzeaz proiektu bat garatzeko aukera eman zion, euskararen kasuan baliagarriak izan diren tresnak Zeelanda Berriko hizkuntzarako ere baliagarri bihurtzen saiatzeko. Euskara eta maoriera hizkuntza gutxituen arteko zubi lana egitea zen helburua, hizkuntza horiek biziberritzeko prozesua elkarrekin egiteko eta elkarrengandik ikasteko, eta indarrak batuz bi hizkuntzak suspertzeko erronkari aurre egiteko. Bide horretan, maori kulturaren ikuspuntu filosofiko akademikoa euskal eremura hurbildu nahi zuen. Proiekturako proposatzen zuen metodologia berritzailea erabiliz eta soziolinguistika anglosaxoiaren laguntzarekin duela urte batzuk Eusko Ikaskuntzak hizkuntza komunitatearen diagnostiko bat egiteko sortu zuen metodologia gehiago garatu nahi zuen. Metodologia hari jarraipena emanez, maorieraren diagnostiko bat egingo zuen eta bertako eragileak, indarguneak eta lorpenak identifikatu.[2]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Oliveira Lizarribar, Ana. (2023-07-21). «El gasteiztarra Beñat Garaio Mendizabal gana el Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. a b c d Iriarte Lasa, Sara. (2023-07-21). «Beñat Garaio ikerlariak jakinarazi du behin-behinean utziko duela ikerkuntza» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. «Beñat Garaio - ELEBILAB Ikerketa Taldea - UPV/EHU» ELEBILAB Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. «2022-10-26 Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena sariak - Euskara - UPV/EHU» Euskara (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  5. a b Garaio Mendizabal, Beñat. (2022). Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai: D ereduko gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen. Inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. Garaio Mendizabal, Beñat. (2022). «Teseo-tesis: "Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai: D ereduko Gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen"» www.educacion.gob.es (Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  7. Garaio Mendizabal, Beñat. (2017). “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  8. «2022-10-26 Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena sariak - Euskara - UPV/EHU» Euskara (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Derek TalbotWolfgang Bochow (kiri) bermain melawan Derek Talbot dari Inggris (kanan).Informasi pribadiKebangsaanInggrisLahir23 Maret 1947 (umur 77)[1]Newcastle, Kota Tyne dan Wear, Inggris Rekam medali Bulutangkis Mewakili  Inggris Kejuaraan Dunia Malmö 1977 Ganda campuran Piala Dunia Tokyo 1979 Ganda putra Pesta Olahraga Persemakmuran 1974 Christchurch Men's doubles 1970 Edinburgh Mixed doubles 1974 Christchurch Mixed doubles 1978 Edmonton Mixed team 1978 Edmonton Men's s...

 

This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Marek Kotański – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2009) (Learn how and when to remove this template message) Marek Kotański (March 11, 1942 – August 19, 2002) was a Polish charity worker and campaigner on behalf of disadvantaged people, including the hom...

 

Irish politician (born 1969) Pat BuckleyTDBuckley in 2023Teachta DálaIncumbentAssumed office February 2016ConstituencyCork East Personal detailsBorn (1969-02-10) 10 February 1969 (age 55)Midleton, County Cork, IrelandPolitical partySinn FéinSpouseSandra BuckleyChildren2Alma materCork Institute of Technology Pat Buckley (born 10 February 1969) is an Irish Sinn Féin politician who has been a Teachta Dála (TD) for the Cork East constituency since the 2016 general election.[1]...

Questa voce sull'argomento nobili britannici è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Mary FitzAlan Mary FitzAlan, duchessa di Norfolk (Exeter, 1541[1] – Strand, 25 agosto 1557[2]), è stata una nobile britannica. Biografia Mary era la figlia più giovane di Henry FitzAlan, XIX conte di Arundel[3] e di sua moglie Katherine Grey[4]. Dopo la morte del loro fratello maschio, sia Mary che sua sorella Jane, divenner...

 

У этого термина существуют и другие значения, см. Джуно. ГородДжуноJuneau Флаг Герб 58°21′05″ с. ш. 134°30′42″ з. д.HGЯO Страна  США Статус административный центр штата Штат Аляска Боро Боро Джуно Мэр Бет Уэлдон История и география Основан 1881 Прежние названия Харрисбу�...

 

Anastase Stolojan Caricature by Nicolae Petrescu Găină Anastase Stolojan (6 August 1836 – 25 July 1901) was a Wallachian-born Romanian politician. Born in Craiova,[1] he descended from a family of small-scale boyars that came from Stolojani village in Gorj County. His father State was a vistier (treasurer).[2] He attended school in his native city before continuing his education in France. In 1863, he graduated from the law faculty of the University of Paris, in the pr...

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (ديسمبر 2021) برنامج خدمات الإطلاقالشعارمعلومات عامةالبلد الولايات المتحدة المنظم Space Operations Mission Directorate (en) موقع الويب nasa.gov… (الإنجليزية) تاريخ البرنامجالبداية 1998[1] ...

 

Indian writer Vyloppilli Sreedhara Menonവൈലോപ്പിള്ളി ശ്രീധരമേനോൻBorn(1911-05-11)11 May 1911Kaloor, CochinDied22 December 1985(1985-12-22) (aged 74)Pen nameVyloppilliOccupationpoet writerLanguageMalayalamNationalityIndianGenrePoetryNotable worksKudiyozhikkalKannikkoythuMambazhamMakarakoythuKaipavallariVidaNotable awards1964 Kerala Sahitya Akademi Award1971 Odakkuzhal Award1971 Sahitya Akademi Award1981 Vayalar AwardSpouseBh...

 

Interstate Highway in the U.S. states of Oregon, Idaho, and Utah This article is about the Interstate Highway in Oregon, Idaho, and Utah. For the Interstate Highway in Pennsylvania, New York, Connecticut, and Massachusetts, see Interstate 84 (Pennsylvania–Massachusetts). Interstate 84I-84 highlighted in redRoute informationLength769.62 mi[1] (1,238.58 km)Existed1956 (as I-80N)–presentNHSEntire routeMajor junctionsWest end I-5 / US 30 in Portland, ORMa...

Town in Hunan, People's Republic of ChinaLingyang Town 零阳镇TownLingyang TownLocation in HunanCoordinates: 29°25′21″N 111°07′19″E / 29.42250°N 111.12194°E / 29.42250; 111.12194CountryPeople's Republic of ChinaProvinceHunanPrefecture-level cityZhangjiajieCountyCiliArea • Total316 km2 (122 sq mi)Population130,000Time zoneUTC+8 (China Standard)Area code0744 Lingyang Town (simplified Chinese: 零阳镇; traditional Chinese:...

 

Overview of science and technology in France Science and technology in France has a long history dating back to the Académie des Sciences, founded by Louis XIV in 1666, at the suggestion of Jean-Baptiste Colbert, to encourage and protect the spirit of French scientific research. France's achievements in science and technology have been significant throughout the past centuries as France's economic growth and industrialisation process was slow and steady along the 18th and 19th centuries. Res...

 

Lukas 4Lukas 6:4-16 pada Papirus 4, yang ditulis sekitar tahun 150-175 M.KitabInjil LukasKategoriInjilBagian Alkitab KristenPerjanjian BaruUrutan dalamKitab Kristen3← pasal 3 pasal 5 → Lukas 4 (disingkat Luk 4) adalah pasal keempat Injil Lukas pada Perjanjian Baru dalam Alkitab Kristen. Disusun oleh Lukas, seorang Kristen yang merupakan teman seperjalanan Rasul Paulus.[1][2] Teks Naskah aslinya ditulis dalam bahasa Yunani. Sejumlah naskah tertua yang memuat salinan...

1913 amendment establishing the direct election of senators The Seventeenth Amendment in the National Archives This article is part of a series on theConstitutionof the United States Preamble and Articles Preamble I II III IV V VI VII Amendments to the Constitution I II III IV V VI VII VIII IX X XI XII XIII XIV XV XVI XVII XVIII XIX XX XXI XXII XXIII XXIV XXV XXVI XXVII Unratified Amendments: Congressional Apportionment Titles of Nobility Corwin Child Labor Equal Rights D.C. Voting Rights His...

 

كأس ماليزيا 2012 تفاصيل الموسم كأس الاتحاد الماليزي  البلد ماليزيا  البطل نادي كلنتن  عدد المشاركين 32   كأس ماليزيا 2011  كأس ماليزيا 2013  تعديل مصدري - تعديل   كأس ماليزيا 2012 هو موسم من كأس الاتحاد الماليزي. كان عدد الأندية المشاركة فيه 32، وفاز فيه نادي كلنتن.[...

 

Indian actress (born 1990) In this Indian name, the name Rajesh is a patronymic, and the person should be referred to by the given name, Aishwarya. Aishwarya RajeshAishwarya in 2014Born (1990-01-10) 10 January 1990 (age 34)Madras, Tamil Nadu, IndiaEducationEthiraj College for Women (B.Com)OccupationsActressTV anchorYears active1995 (child artist)2010–presentRelativesRajesh (father)Aishwarya Lakshmi Priya (aunt)HonoursKalaimamani (2020)[1] Aishwarya Rajesh (born 10 January ...

هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في النص الحالي. (يونيو 2023) التناتجية هو أحد المبادئ الرئيسية للمنهج العلمي، ويشير إلى قدرة اختبار ما أو ت�...

 

Town in Southern Nations, Nationalities, and People's Region, Ethiopia This article is about administrative town of Konso Zone, Ethiopia. For other uses, see Konso. Town in EthiopiaKarat Konso, PakawleTownKaratLocation within EthiopiaCoordinates: 5°15′N 37°29′E / 5.250°N 37.483°E / 5.250; 37.483CountryEthiopiaRegionSouthern Nations, Nationalities, and PeoplesZoneKonsoElevation1,650 m (5,410 ft)Population (2005) • Total4,593Time zoneUT...

 

MeituanURLwww.meituan.comTipeperusahaan internet dan Perusahaan publik BahasaTiongkokPembuatWang Xing Berdiri sejak29 Maret 2009; 15 tahun lalu (2009-03-29)Lokasi kantor pusatBeijing NegaraRepublik Rakyat Tiongkok Total omset CN¥ 97.53 miliar (US$13.7 miliar, 2019)[1]Peringkat Alexa2.530 (30 November 2017) StatusAktif Meituan (Hanzi: 美团; Pinyin: Mĕituán, secara harfiah beautiful group), sebelumnya Meituan-Dianping, adalah platform belanja Tiongkok untuk produk...

Statue équestre de Godefroid de BouillonStatue de Godefroy de BouillonPrésentationType SculptureFondation 1848Commémore Godefroy de BouillonCréateur Louis-Eugène SimonisMatériau bronzeLocalisationAdresse place Royale Ville de Bruxelles BelgiqueCoordonnées 50° 50′ 32″ N, 4° 21′ 34″ Emodifier - modifier le code - modifier Wikidata La statue de Godefroy de Bouillon est une sculpture en bronze qui fut réalisée par Eugène Simonis. Elle se dres...

 

Voce principale: Unione Sportiva Triestina. Unione Sportiva Triestina CalcioStagione 2007-2008Sport calcio Squadra Triestina Allenatore Rolando Maran Presidente dott. Stefano Fantinel Serie B12º posto Coppa Italia3º turno Maggiori presenzeCampionato: Granoche e Kyriazis (38) Miglior marcatoreCampionato: Granoche (24) StadioNereo Rocco Abbonati4.370 2006-2007 2008-2009 Si invita a seguire il modello di voce Indice 1 Stagione 2 Rosa 3 Staff tecnico 4 Acquisti e cessioni, sessione estiva...