2018ko Munduko Xake TxapelketaMagnus Carlsenen eta Fabiano Caruanaren artean jokatutako txapelketa izan zen. FIDEk antolatuta, azaroaren 9tik 28ra jokatu zuten Londresen.
Erritmo klasikoko partida guztiak berdindu ondoren (munduko txapelketan horrelakorik gertatzen zen lehenengo aldia), jokalariek xake azkarreko partidak jokatu zituzten 25 minutu eta jokaldi bakoitzeko 10 segundoko gehikuntzarekin. Berdinketa hausteko lehenengo hiru partidak irabazi ostean, Magnus Carlsenek txapelari eustea lortu zuen.
Fabiano Caruana 2018ko Hautagaien Txapelketa irabazi ostean sailkatu zen txapelketaren finala jokatzeko. Hautagaien Txapelketa Berlinen jokatu zen, 2018ko martxoaren 10 eta 28 artean.[1]
Sailkatutako jokalariak
Jokalari hauek lortu zuten Hautagaien Txapelketa jokatzeko txartela:[2][3]
FIDEren sailkapeneko lehenengo bi jokalariak (2017ko 12 zerrendetako batazbestekoa eginez eta beste sailkapen bideetatik sailkatu gabea, beti ere Munduko Kopa edo Grand Prixa jokatu bazuten.