Fabiano Luigi Caruana (1992ko uztailaren 30a, Miami, Florida) italo-estatubatuar xakelari profesional bat da. Haur prodijioa, 14 urte, 11 hilabete eta 20 egun besterik ez zituela, Maisu Handi bilakatu zen, gazteena historian Italian zein Estatu Batuetan.
2018ko Munduko Xake Txapelketako finalean Magnus Carlsen daniarraren aurka lehiatu zen, Magnus Carlsen nagusituz.