2014ko Munduko xake txapelketa, 2013ko txapeldun Magnus Carlsen eta Viswanathan Ananden artean jokatu zen 2014ko azaroaren 8tik 23ra Errusiako Sochi hirian. Txapelketan, 2013ko txapeldunak 2014ko Hautagaien Txapelketaren txapeldunaren aurka jokatu zuen.
Azaroaren 23an, 11. partidan irabazi ostean, Magnus Carlsenek Munduko Txapeldun titulua mantentzea lortu zuen.
2014ko Hautagaien Txapelketan erabaki zen 2014ko Munduko Xake Txapelketa jokatuko zuen hautagaia. Txapelketa, 2014ko martxoaren 23tik 31ra jokatu zen Errusiako Khanty-Mansisk hirian, guztiek-guztien aurka jokatutako 8 jokalariren arteko liga moduan. Partehartzaileak, FIDEk iragarritako ordenean, hauxek dira.[1]
2013ko Munduko Kopako edo 2012-2013ko FIDEren Sari Nagusiko partehartzaileen arteko hurrengo bi jokalariak ratingaren arabera (2012ko abuztutik 2013ko uztailera zuten ratingen batazbestekoa kalkulatuz)