Tigran Vartanovitx Petrosian (armenieraz: Տիգրան Վարդանի Պետրոսյան; errusieraz: Тигран Вартанович Петросян; Tbilisi, 1929ko ekainaren 17a – Mosku, 1984eko abuztuaren 13a) sobietar armeniar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1963tik 1969ra. Defentsako joko estilo sendoa zuen. Bere jokoa estilo kontserbakor horretan oinarritzen zuenez, ez zen oso ikusgarria, baina aurkariei izugarri zaila egiten zitzaien bere defentsa haustea.
Sobietar xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen: 1959ean, 1961ean, 1969an eta 1975ean.
1963an Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Mikhail Botvinniken aurka (9½ - 12½). Titulua arrakastaz defendatu zuen 1966ko Munduko Xake Txapelketan Boris Spaskiren aurka (12½ - 11½). 1966ko Munduko Xake Txapelketan Spaski beraren aurka galdu zuen titulua (12½ – 10½).
Petrosianen lorpenek xakearekiko zaletasuna bultzatu zuten Armenian.
Kanpo estekak