Unescok banestutako eremuaren barruan daude Salasel gaztelua, nondik sistema hidraulikoa kontrolatzen den, Kolâh-Farangi dorrea, zeinak uraren maila neurtzen duen, eta Band-e Kaisar urtegi-zubia[1].
Band-e Kaisar
Band-e Kaisar ("Zesarren urtegia") 500 m luze inguruko erromatarzubi-urtegia zen Karun ibaian zehar. Band-i-Mizan urtegiarekin batera, sistema hidraulikoaren giltzarria zen, ura bildu eta berbiratzen baitzuen ureztatze kanaletara[2]. III. mendeanerromatarrek eraikia sasandarrek aginduta[3], ekialderago dagoen erromatar zubi eta urtegia da[4] eta Irango lehen azpiegitura zubi bat urtegiarekin konbinatzen dituena[5].