Hiri errearen ustekabeko igoera eta erorikoa oraindik ere misterioz inguratuta daude. Bertan aurkitutako tresnak erakusten dute halako inlongruentzia bat garai bereko beste zibilizazio hurbilekin eta agian frogatu dezakete Ekialdeko Persiar Aurrehistoria garapen independentea eduki zuela Mesopotamiako kulturekiko.
151 ha luze-zabalekoa, Xahr-i Sokhta munduko hiri handienetakoa zen hirigintzaren hasiera-hasieran. Aztarnategiaren mendebaldean 25 ha-ko hilerri erraldoia dago. Bertan 25.000 eta 40.000 hilobi artean daude[4].
K.a. 3200 inguruan ezarria lehen aldiz, hiriak lau zibilizazio garai ditu eta hiru aldi guztiz erre zen K.a. 1800an abandonatu zuten arte.
2015ko urtarrilean aurkitu zuten Brontze Aroko larruzko pieza bat, marrazkiekin apaindua[6]
2006ko abenduan, arkeologoek begi artifizial bat aurkitu zuten, munduko zaharrena[7]. Esferaerdi itxura du eta 2,5 cmko diametroa. Oso gai arinez egina dago, ziurrenik asfalto pastaz. Begiaren gainazala urrezko geruza fin batez estalia dago, erdian biribil bat grabatua duela (irisa adierazteko) eta urrezko lerroak eguzki-izpiak bezala. Begiarekin aurkitutako gorpuzkiak emakume batenak dira, 1,86m garai zena, denbora hartako ohiko emakumeak baino askoz garaiagoa. Begiaren bi aldetan zulotxo bana dago, bere lekuan eusteko urrezko hariak zituena. Ikerketa mikroskopikoen arabera, betzuloab urrezko hariaren markak daude, argi utziz begi artifiziala bizatzan zehar erabili zela. Emakumearen hezurdura K.a. 2900 eta 2800 artean datatua dago[8].
Munduko backgammon zaharrena, dadoak eta txarpoil haziak, eta beste hainbat aurkikuntza metalurgiko ere aurkitu dita aztarnategian.
Aurkitu beste gauzakien artean dago giza burezur bat, zeinak frogatzen duen neurokirurgia praktikak zituztela, eta buztinezko ontzi bat marrazkiz apainduta, arkeologoen ustez munduko lehen animazioa dena.
Ikerketa paleoparasitologikoen arabera, biztaneek nematodo izurritea jasan zuten, Physaloptera generoko har arraroena[9].
↑Sandro Salvatori And Massimo Vidale, Shahr-I Sokhta 1975-1978: Central Quarters Excavations: Preliminary Report, Istituto italiano per l'Africa e l'Oriente, 1997, ISBN 978-88-6323-145-8
↑Makki, Mahsasadat. (2017). «Human spiruridiasis due to Physaloptera spp. (Nematoda: Physalopteridae) in a grave of the Shahr-e Sukhteh archeological site of the Bronze Age (2800–2500 BC) in Iran» Parasite: 18. doi:10.1051/parasite/2017019. ISSN1776-1042..