Takht-e Soleiman (persieraz: تخت سلیمان, euskaraz: «Salomonen tronua»[1]), baita ere Azar Goxnasp izenez ezaguna (persieraz: آتشکده آذرگشنسپ),[2], aztarnategi arkeologiko bat da Mendebaldeko Azerbaijan probintzian, Iranen.
2003an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].
Ezaugarriak
Takht-e Soleiman muino baten gainean gotortu zen, bertan dagoen iturri-urmaelak isuritako kaltzioak eratua. Gotorlekuan zoroastroar suaren tenplu baten hondakinak daude, sasandarrek eraikia eta partzialki berreraikia ilkhanerriaren garaian meskita bilakatzeko. Tenplu honetan zegoen hiru "Su Handi" edo "Errege Su"etako bat, zeinaren aurrean belaunikatzen ziren sasandar agintariak tronura igo baino lehen. Takht-e Soleimaneko suaren izena ādur Wixnāsp zen eta artextar klasea omentzen zuen, sasandar gerlari klasea[3].
Takht-e Soleiman IV. mendeko Peutingerren taulan agertzen da.
Gotorlekuaren izen biblikoa arabiarren konkistaren ondorengoa da. Kondairak dionez, Salomon erregeak 100 metrora dagoen krater sakon bat erabiltzen zuen munstroak atxilotzeko, Zendan-e Soleiman ("Salomonen espetxea") izenekoa. Salomonek urmaela ere eraiki omen zen, beti ere kondairaren arabera.
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute K. a. V. mendeko akemenestar garaiko arrastoak daudela eta geroagoko partiar garaiko bizilekuak zitadelan. Sasandar garaiko txanponak eta bizantziar errege Teodosio II.arenak (401-440) ere aurkitu dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak