Xilaba Bertsulari Xapelketa edo Iparraldeko Bertsolari Txapelketa2008tik aurrera Ipar Euskal Herriko bertsolarientzat antolatzen den lehiaketa da, ordurarte Iparraldeko bertsolariek urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan zuten.
Historia
"Iparraldeko Bertsularien Lagunak" elkarteak abiatu zuen ekimena. Lehenengo edizioaren finala Donibane Lohitzunen buru zen eta Amets Arzallusek irabazi zuen. 2008an Iparraldeko Bertsolari Txapelketa izena izan zuen. 2010an Xilaba Bertsulari Xapelketa izena hartu zuen, Xi-berua, La-purdi eta Ba-xenafarra izenen konbinaketa da. Hurrengo urteetan izen honekin jarraitu du.
2018an taldekako txapelketa antolatu zen, aurrez Araban eta Nafarroan egindako esperientziak jarraituz. 2019an ere taldeen artekoa jokatu zen. 2021ean itzuli zen bakarkako txapelketa.