Lizardi sariaZarautzen jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da, bertsolaritza munduan ibilbide luzea duena. 1976an izan zuen lehen ekitaldia eta ordutik aurrera bertsolari ezagun askok irabazi dute. Kanporaketak abuztua bukaeran izan ohi dira eta finala iraila hasieran. Sariketa Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatzen du[1].
Egitura
Bertsolari Gazteen Lizardi Saria 3 saiotara jokatzen den sariketa da: bi kanporaketa eta finala. Bi kanporaketetako bakoitzean 8 bertsolarik abestu ohi dute. Saio bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean sailkatzen da finalera. Finalean sei bertsolarik abesten dute.