Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia aregotzea da[1]. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat da[2].
Egitura
Bi finalaurreko jokatzen dira eta ondoren finala. Lehenengo bi ekitaldietan finalaurreko bakoitzetik bi bertsolari sailkatu ziren finala jokatzeko eta finalean "ohorezko señora" bi elkartu zitzaizkien seikotea osatuz. 2023an finalaurreko bakoitzetik hiru sailkatu ziren eta ez zen gonbidaturik izan finalean[3].
2024an antolatzaileek erabaki zuten zuzenean finala jokatzea, aurrez sailkapen saiorik izan gabe[4].