Bertxoko sariketaAraban urtero jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da.
Historia
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak 2002an bertsolari gazteek plazak izan zitzaten Bagare sariketa antolatu zuten. Aurreneko hiru ekitaldiak Iñigo Izagirrek irabazi zituen. 2007an Bagare elkartea desegin zen eta Hala Bedi irratiarekin elkarlanean "Bertxoko sariketa" izenarekin jarraitu zuen, hori baita Hala Bedi irratik bertsolaritzaren inguruan duen saioaren izena[1].