Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Diane Fairfax doktoreak (Diana Van der Vlis) nazioartean ospe handia duen James Xavier doktoreari (Ray Milland) bere ikusmenari buruzko lanak diruz laguntzen aritu zaion fundazioak bere ikerkuntzek emaitzarik eman ezean finantziatzetik lagako duela berri eman dio. Albiste txar honen ondorioz, Xavierrek X-izpi ikusmena bereganatuaraziko dion suero arrikutsua beregan frogatzea erabakiko du.
3 aste eskasetan eta 300.000 dolarretako aurrekontuaz filmatu zen, «ultraikusmena» edota gauza eta objetuetan zehar ikusteko ahalmena gaitzat du. Honakoan, protagonista ez da ohiko superheroia (antzeko ahalmena duen Supermanetik oso urrutik dago), bai ordea bere ahalmenaren bidez ordurarte jabetzen ez zen bere inguruko mundu bat deskubritu eta jasaten duen aldaketa sakonari oso gaizki egokitzen zaion pertsona, X-izpien ahalmena gero eta boteretsuagoa den heinean doktorea ere erotuz joango delarik. Filmaren amaiera ezustekoa eta txundigarria da guztiz.